PADELAREN EZAUGARRIAK aldatu

Padelak berezko ezaugarri eta praktika batzuk­­­­­ biltzen ditu, egoera didaktikora egokitu daitezkeenak, eta, era berean, eskola-eremuan, denbora librean eta aisialdian egin daitezkeenak, kirol-eskolen bidez, lehen adinetik helduarora arte, edo lehiaketaren bidez modu askean praktikatuz. Lehiaketa hori jokalariaren joko-maila, trebetasun tekniko-taktiko, eta psikologikoak eta nolabaiteko presiopean erantzuteko daukan modua ebaluatzeko modu bat da.

Nahiz eta ebidentziek erakusten duten tenisa eta padela guztiz desberdinak direla, egia da paralelismo batzuk ikus daitezkeela, bi kirol-modalitateen arteko antzekotasunak direla eta. Padelean egiten diren kolpe batzuk tenisean egiten direnen oso antzekoak dira, joko-tresnei dagozkien berezko ezberdintasunekin: erraketa tenisaren kasuan, eta pala padelean. Hala ere, tenisean jokoari dagokionez, argi eta garbi bereizitako bi profil daude (defentsakoa eta erasokoa), baina padelean ezin dira ñabardura horiek egin, funtsezkoa baita, alde batetik, zelaiaren atzeko aldean erraz moldatzen jakitea, aurkariek sarean daudenean egiten dituzten presio horretatik ateratzeko. Beste alde batetik, sarera iristeko gai izanez gero, aurkariei presioa egin hauen akatsa bilatuz edo egoera abantailatsu bat bilatuz, gure aldeko puntua lortu ahal izateko. Azken finean, defendatzen jakitea erasotzea bezain garrantzitsua da, bestela, bi egoera hauen arteko orekarik gabe bikotea porrotera kondenatuta dago, aurkariek edozein ahulezia aprobetxatuko baitute garaipena lortzeko[1].

Padelaren helburu nagusia pilota kontrako zelaira botatzea da, zuzenean edo hormako errebote baten bidez, sare baten gainetik pasatuz, aurkako bikoteak itzultzea zaila edo ezinezkoa izan dezan. Nahiko erraza da aurkariaren kolpe guztietara iristea, eta, beraz, nahiko zaila da puntu bat irabaztea. Funtsezkoa da kolpeen altuerak, abiadurak eta ibilbideak menderatzea.

Padela adin eta sexu desberdinetako pertsonek egin dezakete, egoera fisiko berezirik gabe. Ofizialki, binakako modalitatea soilik praktikatzen da (2vs2), baina badira banakakoen zelaiak ere (1vs1). Modalitate horrek onarpen handia du jokalarien artean, jokoaren erritmoa areagotzen baitu. Pilota instrumentu baten bidez jotzen da: egurrezko pala baten bidez[2]. "Paddle" hitzak "paleta" esan nahi du. Palak gehienez 45,5 cm luze neurtzen ditu, 26 cm zabaleran eta 38 mm-ko lodiera du. Jokalariaren eskumuturrean eusteko uhal bat izan behar du, nahitaez erabili behar dena. Palak zuloak ditu, 9 eta 13 mm arteko diametroa duten zuloen kopuru mugatu gabe batez, eta hauek erdialde osoan zehar daude. Gehienez 4 cm-ko eremu periferiko batean, betiere palaren kanpoko ertzetik neurtuta, zuloek diametro, luzera edo forma handiagoa izan dezakete, betiere jokoari eragiten ez badiote[3].

 


Hasiera batean teniseko pilotekin jokatzen zen, baina gaur egun badira padeleko pilota espezifiko eta arautuak. Pilotak gomazkoa izan behar du eta kanpoko azalera zuria edo horia. Puntuazioa teniseko bera da, hau da, 15-30-40. Bi bikoteek hiru puntu irabazi badituzte, 40ko berdinketa ematen da. Irabazlearen aldeko hurrengo tantoari abantaila deitzen zaio, eta irabazleak berriro irabazten badu, jokoa esleitzen da. Joko bakoitietan aldea aldatzen da eta set-a norbaitek seigarren jokoa lortzen duenean amaitzen da, biren aldearekin, edo bost jokoko berdinketaren kasuan bi gehiago jokatuko dira eta 6ko berdinketaren kasuan, berriz, tie-break bat egingo da. Sistema honetan, hurrengo jokoan sakatu beharko lukeen jokalaria ateratzen hasten da, baina behin bakarrik egiten du. Lehen puntua lortu ondoren, sakea aurkariari pasatzen zaio, eta hark bi aldiz jarraian ateratzen ditu. Une horretatik aurrera, jokalari bakoitzak bi aldiz zerbitzatzen du, txandaka, haietako batek zazpi puntu lortu arte, baina gutxienez biko aldearekin. Horrela ez bada, jokoak aurrera jarraitzen du bi lehiakideetako batek alde hori lortu arte, orduan seta irabaziz.

Arauak tenisaren oso antzekoak dira:

• Sakea egiteko, pilota bota eta gerritik behera jotzen da, sake-lerroaren atzetik eta diagonalean, eskuineko aldetik hasita.

• Pilotak eusten dioten sarea edo zutoinak ukitzen baditu eta gero aurkariaren zerbitzugunean erortzen bada bigarren botearen aurretik metalezko alboko sarea ukitu gabe, zerbitzua errepikatuko da.

• Pilota atzeko paretatik ateratzen bada, tantoa pilotak goiko muga gainditzen duenean edo sare metalikoaren sare osagarrietan talka egiten duenean amaituko da.

• Jokalariek zelaitik irteteko aukera dute pilota kanpoan dagoelarik jotzeko, beti ere bigarren boterik ematen ez badu.

JOKOAREN FASEAK: aldatu

Badmintonarekin alderatuz uler daiteke padelean bi egoera bakarrik bereizten direla: jokaldia eta jokaldien arteko atsedenaldia. Hala eta guztiz ere jokaldiaren barruan lau egoera desberdin bereiz daitezke jarraian eta txandaka gertatzen direnak direnak[1]:

-         Sakea

-         Eraso defentsa eratzea

-         Defentsa-defentsa erasoa

-         Eraso defentsaren arteko iragaitea

Sakea aldatu

 

Jokaldiari hasiera ematen dion egoera da, pilota jokoan jarriz sake teknikaren bitartez eta arau murrizketak direla eta izaera eta eraso ahalak mugatuta dituena. Erabaki zuzenak eta nola, non, nora eta abiadura gauzatzeak ekar dezakete jokaldiaren arrakasta edo porrota.

Sake hartzea aldatu

Nahiz pentsa daitekeen fase hau aurrekoarekin batera hasten dela, hartze jarrera hartuz eta balizko sake desberdinen aurrean nola erantzun ikusiz, sakea egin ondoren , eta honen ezaugarrien arabera, martxan jartzen da mugimendu koordinatu eta kateatuen mekanismoa (lekualdatzeak) gorputza jarrera egokienean jartzeko eragin handienez pilota jotzeko, lekualdatzea egin bitartean.

Padeleko goi mailako joko profila aldatu

Aztertzen ditugu aurkariaren egoera eta kokapena nola jo aukeratzeko (nola, nora, lekua, abiadura) erantzun-zailtasun handiagoa ekar liezaiokeena. Sakea jokoan jartzeak eraso ekimen saioa dakar, eta horretarako pilotari erantzun ematea ahalik eta gehien zailtzea gainera, sakea egiten duen bikotea ekimenari eusten saiatzen da sarera hurbilduz. Normalean sarea menderatzen duen bikoteak, alegia hurbil jokatzen duenak, puntua irabazteko aukera gehiago ditu; hau dela eta etengabeko lehia edo borroka izaten da sarea lortzearren. Pentsa genezake sarearekiko kokapenak, rol erasotzailea adierazten duela, eta urruntasunak defentsa-rola.

Eraso defentsa eratzea aldatu

Aldi hau hasten da sake hartzea egitearekin, eta jokaldiaren ekimena egoera hau menderatzen duen jokalariak markatzen du, zeren behin lortuz gero saiatzen da eusten jokaldia bukatu arte arrakasta lortu edo ez.

Badmintonarekin alderatuz, eraso egoeraz hitz egin dezakegu betiere erabilitako kolpeak baldin badute goitik beherako ibilbidea, aurkaria sarearen azpitik jotzera behartuko dutenak edo espazio-denborako egoera oso laburretan, baita pilotarekin ezer egiteko aukerarik gabe, eta ondorioz erantzunik eman ezinean. Padelari dagokionez, bazterreko paretak eta errebotea daudenez, defentsa kolpetzat jo ditzakegu, nahiz erabateko moduan, sareari bizkarra emanez jotzen dituenak gorputza jiratuz jotzen dituenak baita eta bereziki pilota bueltatzeko paretetan bermatuz jo behar dituenak.

Defentsa-defentsa eratzea aldatu

Aldi hau hasten da gure kolpeetako batek defentsa izaera duenean, beraz azpitik gorako ibilbidea eta ondorioz  aurkariaren hurrengo kolpeak izan dezake gainbeherako ibilbidea eta hortaz eraso izaera nabarmena.

Eraso defentsaren arteko trantsizioa aldatu

Nahiz eta jokoaren garapenean ohikoa den bikote edo talde bat eraso egoeran aritzea eta bestea defentsan, zenbaitetan izaten dira joko faseak edo uneak zeinetan ezin baita argi zehaztu hauetako egoeraren bat zein bikotearena den eta horregatik, eraso defentsaren arteko trantsizio egoera jotzen da.

  1. a b Almonacid-Cruz, B. (2012). Perfil de juego en pádel de alto nivel. (Tesis doctoral). Jaén: Universidad de Jaén
  2. Aznar, R. (2014). Los deportes de raqueta: modalidades lúdico-deportivas con diferentes implementos. Barcelona: INDE, 2014.
  3. Sanchez Aguilar, M.J. (2009). Metodología del pádel en la educación física escolar. CSIF Revistas. 1-9.