Lankide:Uelizonbar1/Proba orria

ELIZONDOKO LANBIDE ESKOLA (CIP) aldatu

Elizondon (Baztan) dagoen ikastetxe publiko, eta euskalduna.

Prestakuntza, elkarlana sustatuz, pertsona arduratsu, ekintzaile, eleanitz eta trebeak heztea dute helburu.

 
50. urtea ospatzeko kartela

Hezkuntza-eskaintza: aldatu

Lanbide Heziketa Berezia: aldatu

  • Lanbide Heziketa Bereziko zikloen helburua da hezkuntza-premia bereziak (aldi baterakoak edo iraunkorrak) dituzten gazteen prestakuntza- eta kualifikazio-beharrei erantzutea, eta lortzen duten autonomia pertsonal eta sozialak, lanpostu jakin batzuetara iristeko  erraztasuna eskaintzen dute.

Oinarrizko Heziketa-zikloa: aldatu

  • 1. OLH Elementu Metalikoen Fabrikazioa: Gradu honen eginkizuna da fabrikazio mekanikorako material metalikoekin  mekanizatzeko eta muntatzeko oinarrizko eragiketak egitea, eta elementu eta ekipo elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko jarduera osagarriak egitea. Frantsesa eta gaztelaniaz ere bai komunikatzen ikasiz. Behar den kalitatearekin lan eginez, eta laneko arriskuen prebentzioak hartuz.
  • 2. OLH Informatika: (bulegoko informatika) sistema mikroinformatikoak, periferikoak eta datuak komunikatzeko sareak muntatzen eta mantentzen laguntzea da tituluaren eginkizuna, bai eta dokumentuak tratatzea, erreproduzitzea eta artxibatzea ere. Atzerriko lehen hizkuntza (ingelesa) ikasiz.

Erdi-mailako heziketa-zikloak: aldatu

  • 1. EMHZ Administrazio Kudeaketa: Tituluaren gaitasun orokorra honetan datza: komunikazioetarako gaitasunak hobetzea (bezeroen arreta), kontabilitatea eramatea, web-guneen kudeaketa, empresen kudeaken jakintza orokorra ikastea etab. Komunikatzeko ingelesa ikasten da.
  • 2. EMHZ Erizaintzako Zainketa Lagungarriak: Erizaintzako Zainketa Lagungarrien lanbide tituluak eri/bezeroari laguntzeko eremuetan osasun arloari dagozkion prestakuntza beharrak bete nahi ditu, oinarrizko osasun laguntza, laguntza komunitarioko eta/edo laguntza espezializatuko erizaintza taldeetan esku hartuz.
  • 3. EMHZ Natura Inguruneko eta Aisialdiko Gidaria: erdi maila honen ikaskuntza da, kirol desberdinetako ( igeriketa, ipika, mendiko ibilbideak...) gidaria izateko prestakuntzak ematea.
  • 4. EMHZ Mekanizazio Teknikaria: Titulu honekin lortu nahi den gaitasun orokorra da Txirbil Harroketazko, Konformaziozko eta prozedura berezietako prozesu ezberdinak burutzea, prestaketa lanak eginez, programatuz, makinak-erremintak erabiliz eta lortutako produktuak daukan kalitate eta segurtasuna egiaztatuz.

Goi-mailako heziketa zikloak: aldatu

  • GMHZ Administrazioa eta Finantzak: titulu honetako gaitasun orokorraren bidez, kudeaketa eta administrazio eragiketak antolatu eta gauzatzen dira enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza, lan kontabilitate, zerga eta finantza arloko prozesuetan eta, horretarako, indarreko araudia eta kalitatea kudeatzeko protokoloak aplikatzen dira, informazioa kudeatuz, eta bezeroaren edota erabiltzailearen gogobetetasuna segurtatuz.