Lankide:Udaibe/Proba orria

Émile Thomas - Lantegi Nazionalak, 1848

Lantegi Nazionalak (frantsesez: ateliers nationaux) Frantziako Bigarren Errepublikan Parisko langabetu orori lana eskaintzeaz arduratzen zen estatu-erakundea zen. Frantziar Estatuak Lantegi Nazionalean zeuden langabetuak jarduteko obrak sortzen zituen eta nahiz eta hasieran nolabaiteko babesa ematen zuen obra martxan jartzeko, printzipio kooperatiboaren pean jardutean zuen organizazioak. Erakundeak jardunean dirau zuen 1848ko otsailaren 27tik 1848ko ekainaren 20ra arte.

Jatorria eta sorrera aldatu

1848ko otsaileko iraultzak Louis Blanc eraman zuen Bigarren Errepublikako behin behineko gobernura, zeinek urte bereko otsailaren 25ean lan eskubidea aldarrikatu zuen. Blanc Lan Ministerio bat sortzen saiatu zen, baina bere proposamena ez zen onartua izan gobernuaren aldetik. Ondorioz, komisio bat osatu zuten, Luxemburgoko Komisioa deiturikoa, non ekonomista liberalak, sozialista teorikoak eta langileen ordezkariak elkartzen ziren lan plan bat antolatu ahal izateko. Ez zuten berezko aurrekonturik, ordea, Louis Blancen nahien aurka eginez. Blanc lehendakari izendatu zuten eta hark eszeptizismoz onartu zuen postua. Lehendakari orde bezala, Albert langilea izendatu zuten.

Planteamendu hori ardatz hartuta, Lantegi Nazionalak eratzeko prozesuak abian jarri zituen 1848ko otsaileko iraultzaren ondoren.

Gauzak horrela, 1848ko otsailaren 27an Lantegiak inauguratu ziren Obra Publikoen Ministroa zen Marieren eskutik, eta Émile Thomas kimikalariaren esku geratu zen lantegien zuzendaritza, Parisko Eskola Zentraleko ikasleen laguntza izan zuena.

Funtzionamendua aldatu

Tailer Nazionalek antolaketa militar baten moduan egituratzen ziren. Langileak Guardia Nazionalaren kide ziren. Gobernuko kide batzuek Herri Matxinadaren bat gertatuz gero Guardia Mugikorraren eta Armadaren alde esku har zezaketen erreserbako armadatzat hartzen zituzten Lantegi Nazionaleko langileak.

Barne antolakuntza oso zorrotza zen. Lanaldiei dagokienez, oso goiz hasten ziren, goizeko sei eta erdiak ingurutik arratsaldeko seiak arte, bi atsedenaldi eginez tartean gosaltzeko eta bazkaltzeko. Zerrenda ere oso zorrotz irakurtzen zen bertaratzea kontrolatzeko. Izan ere, justifikatu gabeko faltagatik izuna ezartzen zen eta horiek pilatuez gero, langilea kanporatua izaten zen lantegietatik.

Soldatari dagokionez, eskalaka antolatzen ziren, hau da, langile bakoitzak lantegian zuen betebeharrei lotuta zegoen. Langile guztiak egunero lan egiterik ez zegoenez, lan egin gabeko egunengatiko kalte-ordainen sistema bat ezarri zen. Alabaina, lantegietan lan egiteko emandako langileen kopurua asko handitu zen martxoan eta jaitsi egin behar izan zen hasieran ezarritako indemnizazioa. Nolanahi ere, premiarik handiena zuten langileak janaria eskuratzeko kupoiekin laguntzen zituzten. Horrez gain, langileek nahiz haien familiartekoek gaixotasun edo lan-istripurik izatekotan, lantegia bera arduratzen zen laguntzeaz. Izan ere, 12 medikuz osatutako bulego mediko bat zuten lantegiek, bertan arreta eman edota etxez etxeko bisitak egiten zituztenak.

Obra publikoak aldatu

Lantegi Nazionalek zenbait eraikuntza eta zolatze-obra egin zituzten prestakuntzarik gabeko langabetuekin. 1848ko maiatzaren 19ko inkesta batek dioenez, 216 lanbide desberdin osatzen zituzten lantegietako langileen artean. Émile Thomasen deklarazioaren arabera, 115.000 gizonetatik 70.000ek eraikuntzari lotutako lanbide bat zuten eta 10.000 eta 15.000 langile artean ziren lanbide aitorturik ez zutenak. Gainerako langileek, aldiz, luxuaren industriarekin erlazionatutako lanbideak zituzten. Langile guzti hauek obra publikoak eraikitzen zituzten gehienetan, Pariseko Europa Plaza, adibidez.

Itxiera eta errepresioa aldatu

1848ko udaberriko hauteskunde orokorrek itzelezko aldaketak eragin zituen herrialdean, baita Lantegi Nazionaletan ere. Izan ere, gizonezkoen sufragio unibertsalaren sarrerak nekazalgoaren boto kontserbadoreari botere politikoa handia eman zion eta jaun-andre gorenak berriro agertu eta errege boterea hartu zuten. Maiatzaren 10ean, behin-behineko gobernuak Batzorde Exekutibo bati lekua eman zion, non Louis Blanc eta Albert kanpoan geratu ziren.

Lantegi Nazionalak langabezian zeuden gizonei lana emateko helburuarekin sortu ziren, baina buruzagi politiko berriek lantegi hauek zama ekonomikotzat eta mehatxu politikotzat jo zituzten. Haien hitzetan, langileei laguntza sozialak ematea eta lan ez egiteagatik ordaintzea ez zen jasangarria[1], ekintza hauek organizazio pribatuen esku utzi behar zirela zioten. Kontserbadoreenek, Ateliers Nationaux-en ordez (Lantegi Nazionalak), Râteliers Nationaux (Sehaska Nazionalak) deitzen zieten. Hala da, gobernu berriarentzat Lantegi Nazionalak finantza putzu bat ziren, baina errealitatean, Estatuko aurrekontuetan Lantegi Nazionalek zuten kostua gutxienekoa zen, %1 ingurukoa.

Maiatzaren 15ean, errepublikar erradikalek Poloniaren kausa defendatzen zuen manifestazioa bultzatu zuten eta gobernu iraultzaile paralelo bat aukeratzen saiatu ziren. Ez zuten arrakastarik izan, ordea, eta antolatzaileak kartzeleratu zituzten, Louis Blanc horietako bat. Maiatzaren 16an Luxenburgoko Batzordea deuseztatu zuten, eta Asanblea Nazionalak Louis Blanc epaitzeko mehatxua egin zuen. Tailerrak ahultzeko hainbat neurri jarraitu ziren, baina horiek ixteko saiakerek porrot egin zuten, iraultzaren ikurtzat hartzen zirelako.

Azkenean, ekainaren 20an lantegiak ixtea bozkatzen du Asanbladak, eta 21ean Batzorde Exekutiboak maiatzaren 24ko dekretua ezartzea erabakitzen du: 18 eta 25 urte bitarteko langileak armadan sartuko dira eta gainerakoak probintzietako herri-lanetan egingo dute lan. Erabaki horiek protestak eta istiluak eragin zituzten eta lehen barrikadak agertzen dira Parisko kaleetan, Ekaineko Egunak izenez ezagutzen den herri matxinada, hain zuzen ere. Politika horien aurkakotasunak  eta langabezi egoerak eragin handia izan zuten garai hartan Frantzian gizarte eta politika asaldurako giroan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Gobbi, Gérald. (2011). Le comte de Falloux (1811-1886) : Entre Église et monarchie. Presses universitaires de Rennes ISBN 978-2-7535-6780-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).