Matematikan, biderketa bi zenbakiren arteko eragiketa aritmetikoa da eta ixa ( ) edo ( ) ikurrekin adierazten da.

Adibidez:

edo

Biderketa guztietan elementu hauek izango ditugu:

  • Biderkagaiak:
    • Biderkakizuna; biderkatzailea zenbat aldiz (bider) batu behar den adierazten duen zenbakia da.
    • Biderkatzailea; biderkakizunak adierazten duen adina aldiz batu behar den zenbakia da.
  • Biderkadura; biderketaren emaitza da.

Nola biderkatzen da? aldatu

Nola biderkatzen da?

Biderketa baten emaitza kalkulatzeko bigarren zenbakia lehenengo zenbakiak adierazten duen adina aldiz batu behar da. Hasieran jarritako adibidea ikus dezagun;

 

Hortaz, biderketa honen emaitza lortzeko 5 zenbakia 3 aldiz ( bider) batu beharko da:

 

Beste modu batera esanda, batuketa bateko batugai guztiak zenbaki edo balio bera dutenean, batuketa luze batean adierazi eta kalkulatu beharrean, biderketak modu laburrean adierazi eta kalkulatzeko aukera ematen du. Adibidez:

 

Azaldutakoaren arabera, biderketa hau honela kalkulatzen da;

 

Batuketa luze hauetan kontua galtzeko arriskua dago. Hori ekiditeko garrantzitsua da hurrengo puntua.

Biderketa taulak aldatu

 
Biderketa taula

Biderketak egiteko garrantzitsua da 0-10 bitarteko zenbakian arteko biderkatzeko-taulak buruz ikastea. Biderkagaien balioa handia denean, egin beharreko batuketa luzeegia edo zailegia bihur baitaiteke. Biderkatzeko-taulak buruz jakiteak 0-10 bitarteko zenbakien arteko biderketak bapatekotasunez kalkulatzen laguntzen du. Modu honetan, batuketa luzeak ekidin eta biderkagai handiagoak dituzten biderketak kalkulatzeko ahalmena eskuratzen da.

Biderketaren propietateak aldatu

Biderketak hainbat honako propietateak betetzen ditu:

  • Propietate trukakorra edo trukakortasuna: Bi zenbaki biderkatzerakoan, biderkagaien ordena aldatuz gero, emaitza ez da aldatzen.
 
Propietate trukakorra
  • Propietate elkarkorra edo elkarkotasuna: Biderkagaiak era batera edo bestera elkartu arren, biderkadura ez da aldatzen. Adibidez:
 
Elkartze propietatea
  • Elementu neutroa: Edozein zenbaki 1 zenbakiaz biderkatuz gero, emaitza hasierako zenbaki bera da. Adibidez:

25 x 1 = 25

  • Banatze propietatea: Zenbaki bat batura edo kendura batez biderkatuz lortzen den emaitza, eta batuketa edo kenketako gaiak zenbaki berberaz biderkatuz eta emaitzak batuz edo kenduz lortzen dena berdinak dira. Adibidez:
 
Banatze propietatea

Biderketak egiteko modu ezberdinak aldatu

Zenbaki konplexuekin biderketak egiteko modu ezberdinak aurkezten dira hurrengo bideoan:


Biderketak kalkulatzeko 3 modu



Biderketa eguneroko bizitzan aldatu

Biderketa askotan erabiltzen da eguneroko bizitzan. Hemen adibide batzuk:

Gelan, aulkiak mugitzen ditugun bakoitzean sortzen dugun zarata ekiditeko asmoz, aulki bakoitzaren 4 oinak teniseko pilotekin babestea erabaki dugu. Aulki bakoitzeko 4 pilota beharko ditugu, beraz. 16 aulki egonik gelan, zenbat teniseko pilota beharko ditugu aulkietako oin guztiak babesteko?


 


Beste adibide bat: Demagun zure urtebetetzea dela eta gelako kide bakoitzari 3 goxoki eman nahi dizkiozula zure eguna ospatzeko. Gelan, 26 kide zarete. Nola jakin zenbat gozoki eraman behar dituzun lagun guztiei 3 eman ahal izateko?

26 x 3 = 78 goxoki eraman beharko dituzu bakoitzari hiruna goxoki emateko.