Itsas zizarea aldatu

Baratzetan aurki daitezkeen zizareen antzeko ornogabe anelidoa da. Luzera eta mota desberdineko itsas zizareak aurki ditzakegu, hala nola: annelida, loricifera edota nemertea, beste askoren artean.

Non bizi dira? aldatu

Munduko itsaso eta ozeano guztietan bizi dira, bereziki hauen azpialdeetan, bertan babesa eta elikagai mordoa daukatelako.

Nola lortzen dituzte elikagaiak? aldatu

   Ba al dakizu    
1700 espezietik gora daudela eta guztiak desberdinak direla!

Itsas eta lur zizareen artean antzekotasun handiak daude, adibidez, biak lur edota harrien azpian bizi dira; modu honen bidez bertan dauden partikula organikoak xurgatuz elikatzen dira.

Nolakoak izango dira itsas zizareak? aldatu

Gorputz borobil luzea daukate, gorputza arantzez inguratuta dago, modu honen bidez bere gorputza defenda dezake. Arantz hauek "keta" izena hartzen dute. Gainera bere gorputza segmentuka banatuta dago, ondorioz, anelidoen taldean sartzen dira.

Nolakoa da haien ugalketa? aldatu

Ugalketa asexuala aldatu

Zatiketa bidezko ugalketa asexuala anelido batzuek erabiltzen duten metodo bat da, eta azkar ugaltzea ahalbidetzen du. Gorputzaren atzeko aldea askatu eta gizabanako berri bat osatzen du. Lumbriculus eta Aulophorus, adibidez, gorputza antzeko zatietan puskatuz ugaltzen direlako dira ezagunak. Beste talde asko ezin dira modu horretan ugaldu, nahiz eta ondorengo segmentu gehienak birsortu ditzaketen kasu gehienetan.

Ugalketa sexuala aldatu

Ugalketa sexualari esker, espezie bat bere girora hobeto egokitzen da. Anelido-espezie batzuk hermafroditak dira, eta beste batzuek sexu bereiziak dituzte. Anelido hermafroditak, lurrezko zizarea adibidez, urte osoan zehar ugaltzen dira, aldeko ingurumen baldintzetan.

Ezaugarri nagusiak aldatu

  1. Ornogabeak dira.
  2. Oso txikiak diren izaki bizidunak dira.
  3. Gorputz borobila eta segmentuka banatuta daukate.
  4. Aipatutako segmentuak; giharren eta sistema desberdinen bitartez lotuta daude.
  5. Itsas eta ozeanoen bizi dira.
  6. Lurreko zizareen antzekoak dira.
  7. Haien luzera, 1mm eta 3 metro artekoa izan daiteke baina oso arraroa da hain zizare handiak ikustea, itsasoaren bekaldean baitaude.