Lankide:OihaneGurrutxaga/Proba orria


Berrantzezpenak aldatu

Soilik aktore beltzek antzeztutako Desio izeneko tranbiaren lehen ekoizpena, segur aski, Missouriko Jefferson Cityko Lincoln Unibertsitateko Summer Theatre konpainiak antzeztu zuen 1953ko abuztuan. Thomas D. Pawleyk zuzendu zuen, Iowan Williamsen ikaskide izandakoak. Cambridge University Pressek argitaratutako Plays in Production bildumaren Streetcar edizioan aurki dezakegu datu hori. 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, aktore beltzek antzeztutako ekoizpenak ugaldu ziren, baita kontrako sexuko pertsonaiak antzezten zituzten aktoreek burututakoak ere; gehiegi dira zerrenda batean jasotzeko.

Williamsek, berez, Blancheren rola Tallulah Bankhead aktorearentzat idatzi zuen, baina Bankhead 1956an Herbert Machizek zuzendutako eta New York City Center konpainiak ekoitzitako lanean izan zen protagonista.

Broadwayn egindako lehenengo berrantzezpena 1973an izan zen. Lincoln Centerrek ekoitzi zuen Vivian Beaumont antzokian, eta Rosemary Harris (Blanche), James Farentino (Stanley) eta Patricia Conolly (Stella) izan ziren protagonistak.[1]

1988ko udaberrian Circle in the Square antzokian egindako berrantzezpenean, Aidan Quinn izan zen protagonista, Blythe Danner (Blanche) eta Frances McDormandekin (Stella) batera.[2]

1992an egindako berrantzezpen arrakastatsuan, Alec Baldwin (Stanley) eta Jessica Lange (Blanche) izan ziren protagonistak. New Yorkeko Ethel Barrymore antzokian eszenaratu zuten, lehen aldiz antzeztua izan zen leku berean. Hain handia izan zen ekoizpen horren arrakasta, non telebistarako filmatu baitzen. Timothy Carhartek hartu zuen Mitchen papera eta Amy Madiganek Stellarena. Horiez gain, gerora The Sopranos telesaileko izar bilakatu ziren James Gandolfinik and Aida Turturrok ere hartu zuten parte. Gandolfini Carharten ordezko izan zen.[3]

1997. urtean, Le Petit Théâtre Du Vieux Carré New Orleansko antzokiak berrantzezpen bat antolatu zuen 50. urteurrenaren biran. Musika Marsalis familiaren esku egon zen eta Michael Arata eta Shelly Poncy aktoreek parte hartu zuten. 2009. urtean, Philadelphiako Walnut Street antzokian eszenaratu zuten antzezlanaren ekoizpen bat, Broadwayn aurkeztu aurretik entseatzeko aukera izan zuten leku berean.

Glenn Close aktoreak Londresko Lyttletonen antzeztu zuen Trevor Nunn zinema zuzendariak 2002. urtean National Theatrerako sortu zuen ekoizpenean.

2005. urteko Broadwayko berrantzezpena Edward Hallek zuzendu eta The Roundabout Theater Companyk ekoitzi zuen. John C. Reillyk Stanleyren papera antzeztu zuen, Amy Ryanek Stellarenean, eta Natasha Richardsonek [4]hartu zuen Blanchen papera. Ekoizpen horrek Natasha Richardsonek Broadwayn izan zuen azken agerraldia eskaintzen digu, 2009an hil baitzen eski istripu batean.

Sydney Theatre Company australiar antzerki konpainiaren Desio izeneko tranbia ekoizpena irailaren 5ean antzeztu zuten estreinakoz, eta antzokiz antzoki ibili ziren 2009ko urriaren 17ra bitarte. Liv Ullmannek zuzendutako ekoizpen horretan, Cate Blanchettek Blancheren paperean hartu zuen parte, Joel Edgertonek Stanleyrenean, Robin McLeavy Stella izan zen and Tim Richards, berriz, Mitch. [5]

2009ko uztailetik urte bereko urrira arte, Rachel Weisz eta Ruth Wilson aktoreak Londresko West Endeko Donmar Warehouse antzokian aritu ziren. Rob Ashfordek zuzendu zuen goraipamen handiko berrantzezpen hori.

2012. urteko apirilean, arraza anitzeko aktoreek moldaketa bat aurkeztu zuten Broadhurst antzokian.[6] Besteak beste, Blair Underwood, Nicole Ari Parker, Daphne Rubin-Vega eta Wood Harris aktoreek hartu zuten parte. Curtain Critic antzerki kritikarien atariak 100 puntutatik 61 eman zizkion ekoizpenari 17 kritikariren iritzietan oinarrituta. [7]

Londresko Young Vic antzokian egindako ekoizpen bat 2014ko uztailaren 23an hasi eta irailaren 19an amaitu zen, Benedict Andrewsek zuzendua eta Gillian Anderson, Ben Foster, Vanessa Kirby eta Corey Johnsonek antzeztua. Young Vicen [8]ekoitzitako lanek goraipamena lortu zuten eta sarrerak inoiz baino azkarrago saldu ziren. 2014ko irailaren 16an, antzezlana Erresuma Batuko mila zinematan baino gehiagotan egon zen ikusgai, National Theatre Live proiektuaren [9]parte izan baitzen. Orain arte, 2000 leku baino gehiagotan egon da ekoizpena ikusgai. [10]2016ko apirilaren 23tik urte bereko ekainaren 4ra arte Brooklyneko (New York)[11] St. Ann's Warehouse arte eszenikoen erakunde berrian izan zuen obrak bere lekua. 2020. urtean, COVID-19ak eragindako konfinamenduan zehar, YouTuben doan ikus zitekeen National Theatre At Home sailaren zati gisa. [12]

2016. urtean Sarah Frankcomek ekoizpena zuzendu zuen Manchesterreko Royal Exchange antzokian. Aktoreen artean Maxine Peake, Ben Batt, Sharon Duncan Brewster and Youssef Kerkour izenak irakur ditzakegu. Irailaren 8an ireki zituen funtzioak ateak lehen aldiz eta urriaren 15ean itxi. Erantzun biziki ona jaso zuen, batez ere Peakeren antzezpenak.[13]

2018an, urtero ospatzen den hirugarren Tennessee Williams Festival St. Louis zinema jaialdiko izenburu nagusian izan zuen lekua, Grandel Antzokian. Carie Houkek, zinema jaialdiko zuzendari artistiko exekutiboak, eta Tim Ocelek, antzezlanaren zuzendariak, antzezlana Tennessee Williamsen jatorrizko asmoetatik adinez hurbilen zeuden aktoreekin egitea aukeratu zuten. Izan ere, antzezlaneko urtebetetze festan Blancheren 30. urtebetetzea ospatzen zen. Sophia Brown (Blanche), Nick Narcisi (Stanley), Lana Dvorak (Stella) eta Spencer Sickmann (Mitch) aktoreek antzeztu zuten. Henry Polkesek konposatu zuen jatorrizko soinu-banda, eta James Wolkek diseinatu zuen dekoratua. Kritikariek aho batez goretsi zuten. [14][15]

Erreferentziak aldatu

  1. «A Streetcar Named Desire (Young Vic / NT)» A Streetcar Named Desire 2014  doi:10.5040/9781350999039.01. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. Aubin, Charles Walter Duret, (22 May 1894–22 March 1972). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. Khan, Ata. (2019-06-04). «Chronology of Events: April 1992—August 1994» Pakistan: 1995 (Routledge): 193–212. ISBN 978-0-429-30088-2. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. (Ingelesez) League, The Broadway. «A Streetcar Named Desire – Broadway Play – 2005 Revival | IBDB» www.ibdb.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  5. Román, David. (2011). «A Streetcar Named Desire (review)» Theatre Journal 63 (2): 248–250.  doi:10.1353/tj.2011.0064. ISSN 1086-332X. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  6. Updates: May 2012. Oxford University Press 2012-05-24 ISBN 978-0-19-861412-8. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  7. "A Streetcar Named Desire". Curtain Critic. Retrieved June 21, 2012..
  8. Williams, Tennessee. (2014). A Streetcar Named Desire: (Young Vic / NT). National Theatre  doi:10.5040/9781350999039.01. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  9. «A Streetcar Named Desire (Young Vic / NT)» A Streetcar Named Desire 2014  doi:10.5040/9781350999039.01. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  10. Evening, Nick. (1997-04-02). «Mix together» Nursing Standard 11 (28): 21–21.  doi:10.7748/ns.11.28.21.s35. ISSN 0029-6570. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  11. «A Streetcar Named Desire» St. Ann's Warehouse (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  12. «NT at Home: A Streetcar Named Desire» National Theatre 2020-05-01 (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  13. (Ingelesez) «A Streetcar Named Desire review – Maxine Peake stalks to the heart of Blanche DuBois» the Guardian 2016-09-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  14. (Ingelesez) Fenske, Sarah. «A Streetcar Named Desire Triumphs at the Tennessee Williams Festival» Riverfront Times (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  15. «A Streetcar Named Desire (Young Vic / NT)» A Streetcar Named Desire 2014  doi:10.5040/9781350999039.01. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).