Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Castell katalunian egiten den den giza-dorrea da, elkarri lotutako hamarka edo ehunka pertsonak osatua. Gehienetan herriko jaietan egiten dira, udaletxe aurreko plazan. Kultura honetan parte hartzen duten pertsonak casteller izena dute, eta colla castellera izenekoetan elkartzen dira guztiok batera castell-ak sortzeko.
NOIZ ETA NON SORTU ZIREN?
aldatuCastells-ak Katalunian sortu ziren, zehazki Valls herrian, Tarragonako probintzian. Tradizioa hau 1712. urtean hasi zen, nahiz eta lehenago ere egiten ziren giza irudi batzuk ospakizunetan, ez ziren gaur egungo castells-ak bezain konplexuak.
Lehen Vallsen aritzen ziren ere, laster zabaldu ziren Kataluniako beste hainbat herritara, hala nola Tarragonara, Reusera eta Bartzelonara. Gaur egun, Kataluniako hiri eta herri askotan egiten dira castells-ak, jai herrikoietan.
ZEIN EGUNETAN OSPATZEN DA?
aldatuCastells gehienbat Kataluniako jaialdietan ospatzen dira, hiri eta herri guztietan. Egun garrantzitsuenetako bat "Diada dels Castells" da, urriaren azken asteburuan Tarragona-n ospatzen dena. Beste jai garrantzitsu batzuk, hala nola Bartzelonako Merced jaia edo San Juan festa, ere castells egiteko aukerak eskaintzen dituzte urtean zehar.
ZE MUSIKA MOTA ERABILTZEN DUTE?
aldatuCastells-ak erabiltzen duten musika oso garrantzitsua da. Giroa sortzeaz gain, castells-en egitura markatzen du. Musikako zati bat jotzen dute castells-eko hasieran eta beste zati bat castells-eko amaieran. Partaideak jakiteko ze denboran egiten duten. Oro har, haizezko instrumentuekin egiten dute musikak eta hauek izaten dira normalean “grallas” eta “tabales” instrumentu tradizionalak.
NOLAKOA DA CASTELL ERAIKITZEKO SEGITZEN DUTEN ESTRUKTURA/EGITURA?
aldatuLehen urteetan, giza dorreak sinpleagoak ziren, eta ez gaur egun ikusten ditugunak bezain altuak. Baina, denborarekin, hobetzen joan ziren, eta dorreak garaiago eta zailago bihurtu ziren.
Egitura sinpleak: kontatzeko eta antzemateko errazenak dira, eta 1, 2, 3 edo 4 pertsonak osatzen dute pixu bat.
Ba al dakizu castell baten torreek 10 maila altuera izateko gai direla? Hamar pisuko giza torreak benetan ikaragarrizkoak dira eta horiek eraikitzea sekulako trebezia, koordinazioa eta konfiantza eskatzen dute.
Egitura konplexua: Solairu bakoitzeko lau casteller baino gehiago daudenean, egitura konplexuak hainbat egitura sinple nahastea bezalakoak dira.
Egitura singularra: Forma sinplea duten castells-ak dira, baina bereziak dira modu desberdinean altxatzen direlako edo normalean duten euskarriaren zatiren bat erabiltzen ez dutelako.