Castellak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Vilafranca del Penedèsko casteller taldea

Mota Kultura Ondare Immateriala
Irizpideak R1, R2, R3, R4 eta R5
Erreferentzia 00364
Kokalekua
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 2010 (XXXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Castell delakoa Katalunian egin ohi den giza-dorrea da[1], elkarri lotutako hamarka edo ehunka pertsonak osatua. Gehienetan herriko jaietan egiten dira, udaletxe aurreko plazan[2]. Kultura agerpen horretan parte hartzen dutenek casteller izena dute, eta colla castellera izenekoetan elkartzen dira.

Tradizio hau XVIII. mendean sortu zen, egungo Alt eta Baix Camp eta Alt eta Baix Penedèseko eskualdeetan. XX. mendean herrialde osora hedatu zen, batez ere 1980ko hamarkadatik aurrera. 2010ko azaroaren 16an UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immateriala izendatu zituen Els castells [3].

Atalak aldatu

  • Pinya: Castell edo dorrearen oinarria da, pertsona mordo batek osatutakoa.
  • Tronc: Dorrearen zati ikusgarria da, mailaka sortutakoa, baixos, segons, terços eta abar.
  • Pom de dalt: Castellen azken hiru mailak dira.

Egun seinalatuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Castell. Berria Estilo Liburua, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-01-02).
  2. Les tours humaines. unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-01-02).
  3. Los 'castells', Patrimonio de la Humanidad, elpais.com

Kanpo estekak aldatu