Lankide:Mgaraizabal/Proba orria50
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Mgaraizabal/Proba orria50 | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak |
Arantza Berriozabalgoitia (Atxondo, Bizkaia, ) bizkaitar txistularia da.[1]
Biografia
aldatuEskatu barik, errege-egun batean gurasoek txistua eta danbolina oparitu zizkioten, eta ia konturatu barik, 14-15 bat urterekin txistulari hasi zen. Lehenengo ikasketak Elorrion hartu zituen, Itziar Eguren eta Mila Arruabarrena izan zituen irakasle. Gero, Apatara etortzen zen Alejandro Aldekoa Berrizko txistulariarekin jarraitu zuen, herrian txistulariak mantentzeko ekarri baitzuen udalak. Ondoren, kontserbatorioan perfekzionatu zuen. Berak ere irakasle jardun du Atxondon eta ohikoa da inguruko auzo eta herrietan jotzea.[1] Besteak beste, Ane Diez eta Maria Baseta izan ditu ikasle.[2]
Lan ibilbidea
aldatuKontzertuetan jotzea gustatzen zaio gehien. Bakarlari aritu izan da, baina gehiago gustatzen zaio taldeko bat baino ez denean. Dantzariekin ezberdina da, parte garrantzitsua dela sentitzen du, dantzariek dantza egiteko txistularia behar dute eta.[1]
Txistularientzako San Jose eguna oso berezia da, Santa Zezilia baino handiagoa da. Txistulariak elkartzeko eguna izaten da, bazkari eta guzti. Durangaldeko Jaizale txistulari elkarteko kide da eta 2023an presidente.[1]
Durangaldeko Jaizale txistulari elkartea
aldatuLehen kontzertuak 1956. urtean Abadiñon eman baziren ere, elkartea 2005ean sortu zen, Jaizale izenaz. Juan Antonio Aroma, Carmelo Barruetabeña eta Mila Arruabarrena izan ziren sortzaileetako batzuk. 2023an inguruko 36 bat txistulari dira eta Berriozabalgoitia da presidentea. Ekintza garrantzitsuena San Jose egunekoa da. Urte bakoitzean herri ezberdin batean egiten dute. Jaizale taldekoek kaleetan berriro txistua entzutea dute helburu.[3] [4] Durangaldeko txistulari taldeak JAIZALE KALEZ KALE, AUZOZ AUZO programaren bidez durangar guztiei txistu hotsak helarazi gura dizkie. Herriko txistu ikasleak kalejiretan parte hartzera gonbidatzen ditu taldea berritzeko asmoarekin.[5]
Kalejirak eta kontzertuak
aldatuKalejiretan ohikoena da sei eta zortzi txistulari bitartean jotzen dituzten piezak. Kontzertuetan, ordea, txistua, silbotea (txistu luzeena) eta atabala (danbolina) nahasten dituzte, eta harpa, sokak eta, batzuetan, pianoarekin batera jotzen dute. Kontzertu batek ordubete irauten du, batez beste, eta hamar bat pieza jotzen dituzte. Hogei txistulari egon litezke.[3]
Sariak eta aintzatespenak
aldatu
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d «"Txistuak bizitasun handia ematen dit; hau uztea, azkena" - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ a b «Txistulariek jaurtiko dute txupinazoa - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Legorburu, Javier García. (2023-04-18). ««Queremos que el txistu vuelva a oírse en las calles»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ ««Queremos que el txistu vuelva a oírse en las calles» | Dantzanet» www.dantzanet.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ «Actualidad - durango-udala.net» www.durango.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) G, J.. (2016-06-28). «Herriko txistulariek piztuko dute gaur arratsaldean Apatako San Pedro jaietako txupinazoa» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).