Lankide:Mattinodriozola/Proba orria

Arrantza-ontzi bat.

Arrantza-ontzia, arrantzarako prestatutako itsas-ontzi edo txalupa da. Arrantza itsasoan, zein laku edo ibaietan egin daiteke. Kategoria honetan, hiru ontzi mota aurkitu ditzakegu: arrantza profesionaleko ontziak, kirol-arrantza eta artisau ontziak. Lehenengoak, arrantzaren bitartez lortzea du ogibidea. Bigarrenak, aisialdi gisa izan ohi du arrantza. Eta azkenak ordea, aitzinean erabili ohi ziren eskuz eginiko ontziak ditugu, non, XX. mendetik aurrera, turismo eta erakusketa gisa erabili ohi diren.

ARRANTZA-ONTZI MOTAK[1] aldatu

Arrantza profesionalerako ontziak aldatu

Baxurako arrantza-ontziak aldatu

 
Baxurako arrantza-ontzia

Baxurako arrantza, lurretik gertuen ibili ohi diren ontzi profesionalak dira. Egunean bertan, arrantzara irten eta bueltatu egiten dira. Ontzi hauen neurriak, 8-20-m artekoak izaten dira. Ontzi hauen tamainaren zergatiak, lurretik gertu ibiltzen direlako, eta erabiltzen dituzten arrantza teknikek, horrelako ontzi bat izatera behartzen dutelako dira.

Talde honetan zenbait artisau arrantza teknika aurkitu ditzakegu, besteak beste tretza, tresmailua eta otarrea.[2]


·        Tretza aldatu

Soka luze batean oinarritzen da, non,  bertatik noizbehinka (tretza motaren arabera), amu bat irteten den, bere pita luzerarekin horniturik. Horrez gain, soka edota pita nagusiak bi puntetan,  pisu bana izaten du, itsas-hondoko  leku jakin batean finkatzeko. Eta azkenik, arrantzaleak bota ostean berreskuratzeko, soka edota pita nagusiaren muturretan, buia bana jartzen da hondoko pisuei loturik.

 
Tretza gordetzeko gailua

Beste alde batetik, arrantzatu nahi den arraiaren arabera, tretza ezberdina izango da. Bertan, tretzaren amuen sakonera, eta egitura aldatuz gehienbat. Esate baterako, lupiaren arrantzarako ur-azaleko tretza erabiltzen da. Baina aldiz, hondoko arrainen arrantzarako erabilia, hondoko tretza izango da.

Azkenik, aipatu behar da, itsas-hondoko amildegietan bizi diren arrainak arrantzatzeko ( bisigua, legatza, …), “piedra-bola” tretza erabiltzen dela. Bertan zenbait amuren lekuan, pisu batzuk eta buia txiki batzuk jartzen dira tartekatuz. Horrela, tretzak, sigi-saga itxura hartzen du amildegian zehar, sakonera ezberdinetan arrantzatuz.


·        Tresmailua aldatu

Arrantza-tresna bat da, hiru sarez osatua, erdikoa sare maila txikikoa eta kanpoko biak handiagoak dituena. Tresna honek, hondoko leku estrategikoetan, sare pareta moduko bat sortzen du. Honela, bertatik pasatzen diren arrainak, kanpoko sarea igarotzen dute, baina erdikoa ez. Ondorioz, arrainak, sarean geratzen dira harrapaturik.

 
Tresmailua

Sare hau, 300-400 metrotaraino ailegatu daiteke, eta hondoan zutik geratzeko, sareari alde batean flotagarriak jartzen  dira, eta bestean berunak. Horrez gain, tretzaren antzera hondoan finkatzeko, bi pisu handi izaten ditu sarearen punta banatan. Azkenik, arrantzaleak tresmailua berreskuratzeko, punta bakoitzeko pisu nagusiari buia bat jartzen zaio soka batez loturik ur-azalean.[3]

·        Otarrea aldatu

Antzinako arrantza-tresna da. Normalean, laukizuzen itxura hartzen duten arren, zilindrikoak ere aurkitu daitezke. Tranpa hau, zulo bakarrez horniturik dago, eta konikoa da. Hortaz, barnera sartzen diren animaliek, ezin dute irten. Gainera, otarrearen barnealdean jakia jartzen da, erakargarri gisa.

 
Olagarroa

Tresna horren bitartez, krustazeoak, moluskuak eta arrain txikiak arrantzatzen dira.


 
Nasak portuan

Bestalde, otarreak, bat bestearen atzetik loturik jartzen dira hondoan pausaturik. Horrez gain, sistema guztiaren muturretan, bi pisu handi kokatzen dira, bere buiaz ur-azalera loturik. Gainera aipatzekoa da, eragina duela arrantza mota bakoitzak, ontziaren eraikuntzan edota egituraketan. Izan ere, arrantzarako beharrezko tresna horiek, jaurtitzeko, jasotzeko, maneiatzeko eta gordetzeko lekua eta makinak behar dira.

Itsasbazterreko arrantza ontziak aldatu

Erdi-mailako arrantza ontziak, Euskal Herriko portuetan aurkitu daitezken ontzien gehiengoa da. Ontzi hauek, baxurakoak baino urrunago ibiltzen dira. Ontzian bertan, aste batetik hasita, hiru asteko mareak egiten direlarik. Erdi-mailako arrantza ontziek, 20 eta 40 metroko arteko luzera izan dezakete. Lan esparru honetan eginiko mareak, urtearen sasoiaren arabera aldatzen doaz. Besteak beste, garaian garaiko arrantzan oinarritzen bai dira.[4]

 
Itsasbazterreko arrantza-ontziak portuan

Ontzi hauek, hiru arrantza teknika ezberdin egiten dituzte, inguraketa, beita-bizia eta arrastea. Azken kasuan,hau da arrastean, ontzi mota ezberdinak aurkituko ditugu.


·        Inguraketa aldatu
 
Inguraketa arrantzaren ilustrazioa.

Arrantza teknika hau, ur-azalean edo inguruan dabiltzan arrainak arrantzatzeko erabiltzen da (normalki pelagikoak). Bertan, arrain sarda aurkitu, eta txalupa txiki bat jaurtitzen da, sarearen mutur batekin. Ondoren, ontzi nagusiarekin arrai sarda inguratzen da, eta txalupa txikiaren muturra hartzen da. Azkenik, sarea azpitik ixten da, eta sarea igotzen da.

·        Beita-bizia aldatu

Arrantza mota, artisauena dugu. Bertan, arrai pelagikoak izaten dira helburu (atun gorria, hegalaburra, …). Teknika honetan, ontziak arraina topatu duenean, norabide jakin bat jarraituz, abiadura motel bat jarraitzen da (2-4 korapilo). Ondoren, ontzitik arrai txiki biziak jaurtitzen dira (txitxarroa, antxoa, sardina, …), eta ur txorro fin batzuk jaurtitzen dira uretara, ontziaren luzera osoan zehar, ur-jauzi itxura hartuz. Azkenik, arrantzaleak uretara jaurtitzen du amua, arrai txiki bat jarriz beita gisa.

·        Arrastea aldatu
 
Pino Ladra arraste ontzia.

Teknika honetan,arrastatu egiten da sare bat, ontzi baten edo biren bitartez. Honela, sareak topaturiko guztia, sarearen muturrean gelditzen da. Horrez gain, bi arraste mota ditugu, ur-azalekoa, arrain pelagikoak arrantzatzeko erabilia, eta hondokoa. Biak ala biak, oso kaltegarriak ekosistemarentzat.


Itsas zabaleko edo alturako arrantza-ontziak aldatu

Alturako ontzia, mundu mailan aurkitu daitekeen arrantza ontzi motarik handiena da. Bertan, 40 metrotik gorako ontziak aurkitzen dira. Ontzi hauen mareak edota arrantza irteerak, ez dira asteetan zenbatzen. Baizik eta, hilabeteetan. Horrez gain, ontzi hauek ez dira, beraien jatorriko portuetara itzultzen marea bat bukatzean. Hauek, itsasoko leku jakin batzuetan egoten dira urte osoan zehar. Hortaz, bertan aritzen diren langileak garraio bitartez ailegatzen dira, ontziaren egonlekutik gertuen dagoen porturaino. Bertan, txanda aldaketa ematen da, eta lanean ibilitako langileak etxera garraio bitartez bueltatzen dira. Gainera, ontzi hauen gehiengoak, inguraketa arrantza teknika gauzatzen dute.

 
Itsas zabaleko arrantza-ontzia portuan


Kirol-arrantza ontziak aldatu

 
Kirol-portua

Kirol-arrantza ontziak, arrantza aisialdi gisa hartuz, arrantzarako erabiltzen diren ontziak dira. Bertan, ontziak 24 metro luze izatera ailegatu daitezke. Hala eta guztiz ere, handiagoak diren ontziak ere aurkitu daitezke, baina, ontzi hauek arrantzarako erabili beharrean, aisiarako erabiltzen dira.

Artisau ontziak aldatu

Garai batean, arrantzarako eta merkataritzarako erabiltzen ziren ontziak. XX. mendetik aurrera, herri ondare gisa erabiltzen direnak, turismoa eta komertzioa sustatzeko. Ontzi haien egituraren jatorria, zuhaitz bakar bat moztean, eta enbor horri kanoa itxura emate dago. Aurkituriko ontzirik zaharrenak, duela 7000-9000 urte ingurukoak dira, neolito garaikoak izan ere. Ontzi haien balioa altua izan daiteke, bere tamainako ontzi garatuekin alderatuz. Gainera, teknologia garatzen joan ahala, bere eraikitzea, zein mantenua, atzerakoia geratu da. Ondorioz, ez dira arrantza profesionalerako erabiltzen.[5]

 
Kanoa indigena bat


Beste alde batetik, munduko leku zenbaitetan aurkitu daitezke baxurako edota itsasbazterreko arrantzan. Kasu berezi hauek, normalki, garatu gabeko herrialdetan ikusten dira, nahiz eta zenbait herrialde garatuetan  ere eman.


  1. .
  2. http://www.euskadi.eus/contenidos/noticia/aprobacion_porn_deba_zumaia/eu_noticia/adjuntos/porn_deba_zumaia.pdf
  3. https://sites.google.com/site/izartezientziakelizalde/home/4--arrantza-teknikak
  4. http://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/monograficos_azterkosta/es_def/adjuntos/Azterkosta04.pdf
  5. http://pereoliver.com/49-los-llamados-artes-menores-de-pesca-la-pesca-artesanal-en-las-islas-baleares/