Lankide:MGB AltzaBHI/Proba orria
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da MGB AltzaBHI lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Programazio paradigmak programazio estiloaren arabera programazio lengoaiak sailkatzeko modu bat da. Programazio lengoai askoren ezaugarriek zehazten dute zein paradigmakoa den, ondorioz, lengoai batzuk paradigma batean sartuko dira, eta beste batzuk hainbat paradigmetan.
Programazio paradigma mota arruntak
aldatuNormalean bi mota nagusietan, inperatiboa eta deklaratiboa, oinarrituta daude:
- Programazio inperatiboa: erabiliena eta zaharrenetarikoena da. Ordenagailuari instrukzioak ematen zaizkio algoritmoen bitartez, gauzak nola egin behar dituen jakiteko. Adibide nagusiena makina lengoaia da, baina C, BASIC edo Pascal talde honetan sailkatzen dira.
- Objektuetara bideratutako programazioa: inperatiboan oinarrituta dago, baina objektu izeneko elementuak ditu, metodoak eta aldagaiak gordetzen dituztenak. Famatuenak C++ edo Java izango lirateke, baina ordezkari nagusiena Smalltalk da, erabat objektuetara bideratuta dagoena.
- Programazio dinamikoa: paradigma honetako lengoaiek prozesuak zati txikietan banatzen dituzte hauek aztertzeko eta era optimoan ebazteko. O(n) problemak ebaztea bilatzen du metodo errekurtsibo gutxi erabili barik.
- Gertaeretara zuzendutako programazioa: programen egitura eta exekuzioa, sistemaren gertaerek edo erabiltzaileak zehaztutakoek mugatzen dituzte.
- Programazio deklaratiboa: instruzioak eman ordez, problemak propietateak eta arauak deklaratuz deskribatzen ditu. Paradigma honen parte dira funtzionala, logikoa edo logiko-funtzionala. Adibiderik adierazgarrienak, Lisp edo Prolog dira.
- Programazio funtzionala: predikatuen definizioan eta funtzio matematikoetan oinarrituta dago. Scheme (Lisp-en dialekto bat) eta Haskell dira aipagarrienak.
- Programazio logikoa: erlazio logikoen definizioan oinarrituta dago. Adibidetzat, Prolog daukagu.
- Programazio multiparadigma: bi edo paradigma gehiagoren erabilera programa baten barruan.
Programazio paradigma konkretu batekin egin daiteke lan, baina praktikan ohikoa da hauek nahastea. Honi programazio multiparadigma edo programazio lengoai multiparadigma deritze.
Gaur egun, programazio paradigmarik erabiliena objektuetara bideratutako programazioa da.