Programazio inperatibo

Programazio inperatiboa» orritik birbideratua)

Programazio inperatiboa edo agintzailea, programazio paradigma bat da. Programa inperatiboak agindu multzoak dira ordenagailuari ataza bat nola burutu behar duen esaten diotenak.

Ordenagailu gehienen hardwarearen inplementazioa inperatiboa da; ia ordenagailuen hardware guztia makina kodean (inperatiboa dena) exekutatzeko diseinatuta dago. Honen arrazoia ordenagailuen hardwarea Von Neumannen arkitektura inplementatzen dutela da. Maila baxuko programazioaren ikuspuntutik, programaren estiloa memoriaren edukiarengatik definituta dago, eta sententziak aginduak dira konputagailuaren lengoaian (mihiztadura lengoaia adibidez).

Maila altuko lengoaia inperatiboek aldagai eta sententzia konplexuagoak erabiltzen dituzte, baina hala ere, paradigma bera jarraitzen dute. Lehenengo lengoaia inperatiboak, ordenagailuen makina lengoaiak izan ziren.

Lengoai inperatiboen zenbait adibide aldatu

Kanpo estekak aldatu