Lankide:Leire.iturbeg/Proba orria
Furgoneta Ibilgailu motorduna da, neurriz automobilaren eta kamioiaren artekoa, batez ere salgaiak errepidez garraiatzeko erabiltzen dena.[1]
Furgoneta batek atzeko aldean forma ortogonaleko eta teilatupeko zama-eremu bat du. Pickup kamioneta bat eta lur orotako ibilgailu bat baino handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Kasu batzuetan, zama-eremu horretan jendea garraiatzeko asentu-lerroak ditu, eta beste batzuetan aldiz, hutsik egoten da objektu handiak garraiatzeko helburuarekin. Azken kasuan, alboetako beirak txapekin ordezkatzen dira.
Atzeko atea normalean irekiera horizontaleko bi orrikoa izaten da. Furgoneta bat automobil bat eta monobolumen bat baino altuagoa izan ohi da. Monobolumen batekin konparatuz gero, asentuen posizioa tente eta altuagoa izaten da, eta muturra motzagoa. Mugimenduaren trakzioa gehienetan aurrekoa izaten da, eta, kasu batzuetan, aurreko jarlekuen azpian egoten da, luzera osoa txikiagotzeko.
Furgoneta txikienak, mikrofurgonetak, merkantziak edo pertsonak kantitate txikitan garraiatzeko erabiltzen dira. Bidaiarientzako eserlekuak dituzten furgoneta handienak helburu instituzionalerako erabiltzen dira, esaterako, ikasleen garraioa burutzeko. Aurreko jarlekuak dituzten furgoneta handienak merkataritza-xedeetarako eta ondasunak eta ekipoak garraiatzeko erabiltzen dira maiz. Telebista kateek estudio mugikor gisa adibidez, altzariz hornitutako furgonetak erabiltzen dituzte. Posta-zerbitzuek eta mezularitza-enpresek esaterako, furgoneta handiak erabiltzen dituzte paketeak emateko.
Volkswagen Transporter da munduko furgoneta ezagunenetako bat.
Historia
aldatuFurgonetak salgai astunak inguruko hirietara trenik gabeko ibilbideetan barrena eramateko beharretik sortu ziren. Gizakiaren talentuari eta buru-argitasunari esker, lehen furgoneta-ereduak oso azkar garatu ziren. Ibilgailu horiek lehenengo motordun autoak asmatu ondoren sortu ziren, izan ere, lehenengo motordun autoek ez zuten hain karga astunak eramateko gaitasunik, hiru gurpil besterik ez baitzituzten, aurreko bat eta atzeko bi zehazki.
Lehen furgonetaren muntaia Alemanian gertatu zen, 1896an. Gottlieb Daimler ingeniariak sortu zuen ideia, bi zaldi garagardo-upelez betetako gurdi bat tiraka ari zirela nekatuta zeudela ikusi zuenean. Animalien ahultasunak lau gurpileko automobilaren lehen prototipoa sortzera bultzatu zuen Daimler. Horrela, merkantziak askoz hobeto kudeatu eta antolatzen ziren. Modelo txiki horrek 4 zp-ko Phoenix motorra zuen, bi zilindrokoa, goritasun-hodi baten bidez pizten zena. Uhal bidezko transmisio bat ere bazuen, 4 abiadurakoa. Baina garrantzitsuena atzealdean 1.500 kg-ko karga-eremua zuela zen. Karga-eremu horrek merkantzia- eta pertsona-kopuru handiak garraiatzeko aukera ezin hobea eskaintzen zuen. Auto horren lehen unitatea bezero ingeles bati saldu zioten. [2]
Kronologikoki furgonetek izandako ibilbidea
aldatu- Daimler eta Benzen ereduak 1896an. Lehen aipatu dugun bezala, motordun ibilgailu hori salgaiak eta pertsonak garraiatzeko gai zen
- Kansas City panel Truck-1906. Kansas City Motor Car Companyk —1905 eta 1909 artean martxan egon zen AEBetako mihiztatzaile apal horrek— karga-ibilgailu txiki hau garatu zuen. Ibilgailu horretatik ia ez da argazkirik geratzen, eta, informazio gutxi duenez, lau zilindroko eta 50 zaldiko indarra duen motorra izan dezakeela uste da.
- Tatra12 eredua– 1926. Tatra autoeragile txekiarrak fabrikatutako ibilgailu horrek lau abiadura eta atzera-martxa zituen. Azken mekanismo hori berritasun bat zen garai hartan, furgonetarik ez baitzegoen barruan. Gainera, gurpiletako bakoitzean danbor-balaztak zituen.
- Ford A Town Car Delivery, 1927tik 1931ra. Ford Motor Companyk, A serie ezagunean, karga arineko zenbait ibilgailu-eredu sortu zituen. Besteak beste, Town Car Delivery, Wood Panel Delivery, Mail Truck, Panel Truck eta A Panel Delivery.
- Panelvan sortzea - 40ko hamarkada. Furgoneta horien tamaina garai hartako kamionetena baino askoz txikiagoa zen. Hala ere, karga-eremu arinagoa zuen.
60ko hamarkadatik gaur arteko furgoneten historia laburra
aldatu- Lehen Camper-a – 1960. Eredu ikoniko hori 1960ko hamarkadan sortu zen lehen aldiz, eta karga nahiz bidaiariak garraiatzeko erabiltzen zen.
- Tamaina osoko furgoneta – 1968. 1968ko Ford Ecoline tamaina osoko lehen furgoneta izan zen. Eredu hori askoz eraginkorragoa zen, eta aurrekoak baino karga handiagoa jasan zezakeen. Horrez gain, Ekolinek Fordeko F Series furgonetetarako zenbait osagairen bultzatzaile gisa ere jardun zuen.
- Tamainan hazten da -1970. Step-van bezala ezagunak, tamaina handiko lehen furgonetak izan ziren, eta biltegiratze-ahalmen handiagoa zuten. Merkataritza-erabilerarako egokiak ziren, eta, gainera, errazagoa zen haietan sartzea eta haietatik ateratzea.
- Minivans-en sorrera – 1983. Chrysler konpainiak, 1983rako, lehen minivanak sartu zituen Estatu Batuetan. Hasieran, edozein motatako familiei zuzendutako garraiobidea izan zen, erosoa zelako. Hala ere, urteak igaro ahala, hainbat enpresek integratu zituzten garraio-zerbitzuak eta etxez etxeko entregak egiteko.
- Mercedes -Benz Sprinter – 1995. Enpresa askok ibilgailu komertzial txikiagoak eskatu zituztenean sortu zen modeloa. Mercedes -Benz-ek sortutako furgoneta horien lehen belaunaldia zen.
- Mini Furgoneta Transit – 2010. Era berean, eredu txiki eta arina zen, baina, beste furgonetek ez bezala, errendimendu handia eskaintzen zuen erregaian, eta zenbait artikulu kargatzeko tamaina egokia ere.
- Furgoneta elektrikoak – 2010. Urte horretan bertan hasi ziren lehen furgoneta elektrikoak ekoizten. Horiekin, enpresa askok CO2-aren emisioak murrizteko ingurumen-arauak bete ahal izan zituzten.
Hitzaren jatorria
aldatuFurgoneta hitza (van) karabana hitza (caravan) laburtzetik sortu zen. Furgoneta batek XIX. mendearen erdialdean izan zituen lehen erregistroak. Hala ere, esanahi bereko karabana hitza 1670eko hamarkadatik erabili izan da.
Motak
aldatuFurgonetak ibilgailu profesionalak direnez, mota guztietako ezaugarriak eta eginkizunak izan ditzakete, eta oso zaila da ezaugarri edo prestazio bakar baten arabera sailkatzea. Atal honetan, furgoneta mota batzuk aipatuko ditugu, bakoitzaren ezaugarrien arabera; beraz, ibilgailu berean bat baino gehiago egon daitezke.[3]
Kaxa itxiko furgoneta
aldatuKarga eramateko atzeko aldean espazio kubiko bat duen furgoneta da, bidaiari-tokira konektatuta ez dagoena; beraz, atzeko ateetatik baino ezin da sartu.
Hiriko furgoneta
aldatuFurgoneta txikia da, turismo baten eta handietako furgoneta baten arteko hibridoa. Oso erabilgarria da hirian barrena ibiltzeko, oso ondo moldatzen delako bere neurri txikiei esker. Horrelako furgonetak mezularitza- eta pakete-enpresa askok erabiltzen dituzte.
Plataforma duen furgoneta
aldatuAtzeko aldea irikia duen furgoneta da. Hau da, atzeko aldea ez dago erabat estalita, aire zabalera irikia dago hain zuzen. Sabaia duen furgoneta batean sartu ezin diren tamaina handiko piezak eramateko erabiltzen da.
4x4 furgoneta
aldatu4 gurpileko trakzioa duten furgonetak dira, eta oso erabilgarriak izan daitezke edozein egoeratan.
Furgoneta isotermikoak
aldatuAtzeko aldea termikoki isolatuta dutenak dira, ostalaritzarako edo gai delikatuak garraiatzeko erabil daitezkeenak, hala nola botikak edo organoak.
Furgoneta mistoak
aldatuBidaiariak eta karga eramateko erabiltzen diren furgoneta txikiak dira. Oro har, aurreko plazak baino ez dituzte. Oso erabilgarriak dira lanerako eta bizitza pertsonalerako ibilgailua erabili nahi duten autonomoentzat. Atzeko asentu-errenkadarik ez duenez, ez dago kristalik atzeko aldean, txapaz osatuta baitago.
Tripulazioa edo konbia duen furgoneta
aldatuAtzeko eserlekuak dituzten furgonetak dira, modu honetan bidaiariak eta karga aldi berean eraman daitezke. Atzeko aldean kristalak ditu. Adibidez, musika-taldeek erabiltzen duten furgoneta mota da hau, beren ekipoarekin errepidez bidaiatzeko egoiena delako. Aurrekoak ez bezala, handiagoak dira, pertsonentzako plaza gehiago eta karga-espazio gehiago eskaintzen dituzte. Hori bai, maneiatzeko zailagoak dira.
Minibusa
aldatuMinibusak furgoneta aldatuak dira, ahalik eta plaza gehien hartzeko, nahiz eta karga-eremurik gabe gelditzeko arriskua izan.
Kanperizatutako furgonetak edo camper-a
aldatuKarga-eremua “etxebizitza” bihurtzeko aldatu (eta homologatu) diren furgonetak dira. Erabiltzaileek bertan bizi eta lo egin behar dute, eta ohiko karabana baten ezaugarriak ditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- ↑ , https://www.gmchamorro.com/blog/historia-de-las-furgonetas-1097#:~:text=El%20ensamblaje%20de%20la%20primera,un%20par%20de%20caballos%20cansados. or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Te contamos todo sobre la furgoneta y los tipos que existen» Onroad (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).