Lankide:Ixxaxx/Proba orria



Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Ecodiseño» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.


Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Ecological design» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.


Ekodiseinu aldatu

 
Ekodiseinuaren adibide bat. Alanbre elektrikoa altzarien diseinuan berrerabilia.

Ekodiseinua edo diseinu ekologikoa, ingurugiroaren hobekuntza helburu duen produktu edo zerbitzu baten diseinuan datza, bai produktua sortzerako prozesuan, bai erabiltzen den bitartean, eta baita hondakin bezala izango duen tratamenduan ere. Hau da, arreta berezia jartzen zaio produktuaren bizi-ziklo osoko ingurumen-inpaktuari. Diseinu jasangarriarekin du harreman oso estua.

Produktu ekodiseinatuak sustatu eta erabiltzearen arrazoiak asko eta anitzak dira, besteak beste gastuak gutxitzea, marketin berdea, abantaila konpetitiboa, desberdintzapena, balio erantsia... baina batez ere, motibaziorik handiena, ingurumenaren gaineko eraginaren txikiagotzea izan ohi da, produktuaren bizi-ziklo guztian zehar, produktua sortzen denetik, erabilera eman eta hondakin izan arte.

Ekodiseinua dagoeneko frogan jarri den metologia bat da, eta martxan jarri diren proiektuak direla eta, Europan eta Erdialdeko Amerikan adibidez, ikusi da ingurugiroaren hondamendia % 30 eta % 50 gutxitu daitekeela. Giza biziraupeneko premiei erantzuteko modu bat ere bada; izan ere, klima-aldaketa eta eztanda demografikoa direla eta, beharrezkoa izango da datozen urteetan aldaketa kultural eta teknologiko sakona gertatzea.

Ekodiseinuaren printzipioak aldatu

  1. Jatorrian esku-hartzea. Ekodiseinuak iraunkortasunaren arazoa planteatzen du jardueraren jatorrian (diseinatzen eta sortzen denean).
  2. Kostuak barneratzea. Ekodiseinuak erabilitako baliabideen multzoa barnean hartzen du (materialak, energia, ura, airea).
  3. Bizi-zikloa. Ekodiseinuak modu globalean ebaluatzen ditu produktuaren bizi-ziklo guztiko kostuak eta inpaktuak, bai produktuenak, baita zerbitzuenak ere.
  4. Arautua izatea, administrazioaren esku-hartzearekin. Ekodiseinuak autoritatearen esku-hartzea behar izaten du (arauak, arautegiak, zuzentarauak), gizarte osoaren interesen ordezkari den aldetik, gero eta mugatuagoak diren baliabideen testuinguru berri honetan giza produkzio-jaerduerak arautzeko.

Ekodiseinuak autoritatearen esku-hartzea behar izaten du (arauak, arautegiak, zuzentarauak), gizarte osoaren interesen ordezkari den aldetik, gero eta mugatuagoak diren baliabideen testuinguru berri honetan giza produkzio-jarduerak arautzeko.

Ekodiseinuaren irizpideak aldatu

Ekologian oinarritutako printzipioak dituen objektuak diseinatzeko jarraitu beharreko irizpideen adibideak energia, ura eta, oro har, baliabideak aurreztea izan daitezke, hondakinak eta kanpoko emisioak minimizatzea, edo iturri berriztaezinetatik datozen erregaiak erabiltzea.

Produktu baten sorkuntzari aplikatutako ekodiseinuaren helburuen artean, produktu hori osatzen duten materialen aniztasuna murriztea dago, bere erabilera amaitzean, material hauen sailkapena eta bereizketa errazteko, material birziklagarrien erabilera areagotzea edo, aldi berean, berreskuratze-kanaletatik datozen osagaiak maximizatzea.

Produktu ekodiseinatuen ezaugarriak aldatu

Ekodiseinuaren bidez sortutako produktuen ezaugarri nagusien artean, beraien bizi-zikloan zehar kontsumitzen duten energia dago, baita desmuntaia, berreskuratzea eta, hala badagokio, suntsitzea ere. Beste era batera esanda, ezaugarri hauek lau alderdi sinple baina garrantzitsutara murriztu daitezke:

  1. Ingurumen-irizpideak ezin hobeto txertatzea produktuak sortu, erabili eta ezabatzeko garaian.
  2. Desmuntaia-prozedura egokia.
  3. Berreskuratze optimoa, hala badagokio.
  4. Hondakinak behar bezala suntsitzea.

Ekodiseinuak produktu baten birdiseinua ere hartzen du kontuan, eta aurreko produktu horri emaitza hobeago bat egin dezaketen estrategiak aplika dakizkioke. Produktu horietako gehienak eraberritzeari lotuta daude, beraz, bereziki garestiak izan daitezke oraindik merkaturatzeko hasierako fasean daudelako. Etorkizunean berriz, eko-diseinu hoiek ez dira bakarrak eta esklusiboak izango, bizitzaren parte izango dira eta prezio irisgarrietan merkaturatuko dira.

Ekodiseinua Erdialdeko Amerikan proiektu bat da, Delft Unibertsitateko, Holanda eta Costa Ricako CEGESTI ekodiseinu sisteman oinarritutako proiektu bat, Herbehereetako Errege Enbaxadaren babesari esker egina.

Ekodiseinuaren helburuak aldatu

Helburu nagusia erantzukizun soziala duten produktuen garapen jasangarria sustatzea da.

Osagarri gisa, proiektuaren helburu espezifiko gisa honako hauek aurkitu ziren:

  • Tokiko gaitasuna garatzea ekodiseinuan.
  • Kasu arrakastatsu erakusgarriak gauzatzea, metodologia sustatzea enpresari gehiago anima dadin.
  • Erdialdeko Amerikako komunitatea kontzientziatzea.
  • Ekodiseinua Erdialdeko Amerikan aplikatzeko aukerak zabaltzea, kate bidezko kasu arrakastatsuak garatuz edota sektoreka, negozio-aukera berriak sortzeko asmoz.
  • Zerbitzuen sektorean ekodiseinua aplikatzera bideratutako jarduerak hastea, ahal izanez gero turismoan.
  • Hezkuntzan ekodiseinua bultzatzea, unibertsitateko profesional eta irakasle gehiago formatuz.

Produktuen ekodiseinua, urrezko 10 arauak aldatu

2005ean bildu eta argitaratu zituzten urrezko 10 arauak[1] bi irakasle suediarrek, enpresen politika eta jatorrien eskuliburuetan ingurumen-arloan aurki daitezkeen jarraibide ugarien laburpen pedagogiko gisa deskribatzen dira. Funtsean, garatu beharreko produktuaren arabera interpretatu eta pertsonalizatu beharreko arau generikoen bilduma da.

Arau bakoitza ingurumena errespetatzen duten produktuen garapenean kontuan hartu beharreko aspektu zehatz bati lotutako epai zehatza da. Hauek dira arauak:

  • TOXIKOTASUNA. Substantzia toxikoen erabilera ezabatzea, edo bestela, ziklo itxietan mantentzea.
  • BARNE-KUDEAKETA. Barne-kudeaketa hobetzea, ekoizpenean eta garraioan ahalik eta energia eta baliabide gutxien kontsumitzeko.
  • EGITURA. Produktuaren egitura-aukerak eta materialak aprobetxatzen dira produktuaren masa ahalik eta txikiena izateko, haren funtzionaltasuna aztoratu gabe.
  • KONTSUMOA BALIO-BIZITZAN. Produktuaren bizitza erabilgarrian energiaren eta baliabideen kontsumoa minimizatzea.
  • BEZEROARENTZAKO ZERBITZUA. Konpontzeko eta eguneratzeko sistemak sustatu eta eskuragarri izatea.
  • BIZITZA LUZEKO PRODUKTUAK. Produktuaren bizitzaren iraupena luzatzea.
  • MATERIALAK ETA AKABERAK. Kalitateko materialetan, akabera-tratamenduetan edo egiturazko konponketetan inbertitzea, produktuak zikinkeriatik, korrosiotik eta higaduratik babesteko.
  • IDENTIFIKAZIOA. Eskuliburu eta etiketen bidez eguneratzea, konponketa eta birziklapena erraztea.
  • HIGIENE MATERIALA. Ahalik eta material gutxiena erabiliz eguneratzea, konponketa eta birziklapena erraztea. Materialak errazak, birziklatuak eta ez nahastuak izan daitezen saiatuz.
  • LOTURAK. Gutxieneko lotura-elementuak erabiltzea. Torlojuak, itsasgarriak, farfailak eta blokeoak erabiltzeak ingurumenean dituen eraginak kontuan hartzea.

10 urrezko arau horiek generikoak dira eta ondoren aldaketak edo egokitzapenak egin behar izaten dira, garatu beharreko produktua edo jarduera oinarritzat hartuta, diseinu-prozesuan zuzenean erabili ahal izateko. Pertsonalizazio hori diseinatzaileek egitea gomendatzen da, ingurumen-adituen, kudeatzaileen eta marketineko adituen laguntzarekin. Era berean, azken hauen esku-hartzea, bezeroekin eta produktuaren garatzaileekin batera, funtsezkoa da arau horien aplikazioari heltzeko, kasu batzuetan kontraesan txikiak egon baitaitezke haien artean. Kasu horietan, irtenbiderik onena gida batzuk ezartzea da gatazkak eta iritzi ezberdinak adierazteko, eta aipatutako alderdien artean elkarrizketa irekia ezartzea.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Diez reglas de oro del ecodiseño | FI Group España» España 2018-05-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).