Lankide:IlazkiUPV/Proba orria

APOARMATU ISTILZALEA aldatu


Apoarmatu istilzale dortoka aldatu

Apoarmatu istilzale dordoka lau hankako narrasti orojalea da, nahiz eta intsektu, molusku eta arrain txikiak jan gehien bat.  Dordoka hau bi familia ezberdinetako kide da.

 
Apoarmatu istilzaea


Non bizi dira? aldatu

Europako alderik handienean dagoen ur gezatako dortoka da. Euskal Herriko uretan ere bizi dira. Ur geldietan eta hareazko eta belartsuak diren hondoak dituzten ibaien meandroetan bizi da.


Zer nolako egitura eta itxura dute? aldatu

Helduen oskola zapala, atzetik zabalagoa, 20-30 cm-koa izaten da. Helduek gorantz eta beherantz mugitzen laguntzen dien aurreko zeharkako txanga bat dute. Dimorfismo sexuala badago. Estaltzea errazteko, arren isatsa luzeago da eta plastrona sakonduagoa.

Azala iluna dute orban edo marra argiez estalia. Bere gorputz-adarrak luzeak dira eta oin palmatuak dituzte igeriketarako ondo moldatuak. Jaioberriak oso txikiak dira.

Elikadura aldatu

Elikadurari dagokionez, Apoarmatu istilzaleak digestio-prozesuan azkartu edo lagundu dezaketen landare eta animaliak jaten ditu. Bizitzaren zehar euren dieta aldatuz joaten da, heldutan dieta haragijale batekin hasten da eta dieta belarjaleago baterantz aurrera egiten du zahartu eta tamainan hazten duen heinean. Dortoka honek energia gutxiago duen elikagai bat nahiago dezake hazkuntza-denboraldiaren ondoren, aldi horretan energia gehiena ugalketatik errekuperatzeko gastatzen baitu.


Ugalketa aldatu

Erruleak dira, hau da, arrautzen bidez ugaltzen dira. Arra emearen atzetik ibiltzen da hau harrapatu arte, eta horrela estalketa (sexu ezberdineko edo hermafroditen arteko parekatzea da eta sexu ugalketa du helburutzat) erraztuz.  Ondoren, emeak 3-18 arrautza jartzen ditu toki eguzkitsu eta babestu batean. Kumeak bi hilabete, bi hilabete eta erdi pasa ondoren jaiotzen dira.

   Ba al dakizu    
100 urte baino gehiagoko adinera irits daitezke

Ohiturak aldatu

Ibai ertzean eguzkia hartzea gogoko dute odol hotzeko animaliak bait dira. Oso lotsatia denez edozein arrisku baten aurrean oso azkar uretan murgiltzen da. Lehorrean, lehorreko dortokak baino bizkorrago mugitzen dira. Urria iristen denean lohian hondoratzen da negua igarotzeko.