Lankide:Ibon Erauzkin/Proba orria

Elikatze-iturri kapazitiboa

aldatu
 
Oinarrizko diagrama

Elikatze-iturri kapazitiboa elikadura-iturri mota bat da, non, sareko tentsioa tentsio baxuago batera murrizteko kondentsadore baten erreaktantzia kapazitiboa erabiltzen duen. Elikatze-iturri hauek bi muga garrantzitsu dituzte: lehenengoa, kondentsadorearen ezaugarriak direla-eta, potentzia baxuko aplikazioetarako soilik erabil daitezke. Eta bigarrena, isolamendu elektrikorik ez dutenez, zirkuitua kapsulatua egon behar da pertsonekin zuzeneko kontaktua saihesteko.[1]

Elikatze-iturri kapazitiboek normalean potentzia-faktore baxua izaten dute.

Kapazitantziaren egoera-ekuazioaren arabera, non  , korrontea mugatuta dago: 1 A-ra farad bakoitzeko, volt-rms bakoitzeko, radian bakoitzeko (faseko). Edo   A-ra, farad bakoitzeko, volt-rms eta hertz bakoitzeko.

Egitura

aldatu

Potentzia-iturri kapazitibo batek artezgailua eta iragazkia izan ohi ditu tentsio alterno murriztutik korronte zuzena lortzeko.

Elikatze-iturri kapazitibo batek C1 kondentsadore bat du, zeinak bere erreaktantziarengatik D1 zubi arteztzailetik igarotzen den korrontea mugatzen duen. R1 erresistentzia ere seriean konektatuta du, horren helburua kommutazio-eragiketetan dauden puntako tentsioetatik babestea izango da. Beste kondentsadore bat (C2) ere badu; kasu honetan elektrolitikoa izango da, horren betebeharra kommutazio eragiketetan DC tentsioa eta gailur-korronteak leuntzea izango da. Azkenik, tentsio-erorketa baxuko erregulatzaile bat dago, R3 korrontea mugatzeko erresistentzia batez eta IC1 erregulatzaile lineal batez osatuta. Tentsioaren egonkortasuna oso garrantzitsua ez den kasuetan Zener diodoa erabil daiteke erregulatzaile gisa. Horrek, aurreko eskeman tentsio-zatitzaile erresistente gisa erabiltzen diren R4 eta R5-a ezabatuko lituzke.

Adibidea

aldatu
 
48 LEDeko argia - 3W/230V

Diagramako adibidean dagoen kondentsadorea, 330 nF-ko kondentsadore bategatik aldatuz, 20 mA-ko korrontea eman dezakegu. Korronte horrek 48 LED zuri (adibidez, 3,1 V / 20 mA / 20.000 mcd) elikatzeko aukera ematen du, seriean konektatuta hornitzen direnak. 50 Hz-tan, 1,2 μF-ko kondentsadoreak 2,653 kOhm-eko erreaktantzia du. Ohm-en legearen arabera, korrontea 240 V/2653 Ω = 90 mA-ra mugatzen da, tentsioa eta maiztasuna konstante mantentzen direla suposatuz. LEDak paraleloan daude 10 μF iragazte elektrolitikoko kondentsadorearekin. 12 LED dituzten lau adarrek, hogeina miliampere inguru kontsumitzen dute bakoitzak. Diodoek tentsioa 40 V ingurura mugatzen dute adar bakoitzeko. Zirkuitua isolamendu galbanikorik gabe sarera zuzenean konektatuta dagoenez, etengailu diferentzial bat dago, LED lanpara mota hori erabiltzen duen edozein zirkuitu babesteko.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Kondensatornetzteil - Kondensator-Netzteil (Kondensator statt Trafo - X2-Kondensator, Y2-Kondensator)» www.elektronik-kompendium.de (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).

Kanpo estekak

aldatu