LED lanpara LED osagai elektroniko edo diodoak erabiltzen dituen lanpara mota bat da. LED batek islatzen duen argia oso indartsua ez denez, beste lanpara inkandeszente edo fluoreszenteek duten argi intentsitate berbera lortzeko kopuru ezberdinetako led multzoetan osatzen dira, betiere lortu nahi den argitasunaren araberakoak.

LED lanparak.
San Mames estadioaren kanpoaldeko Athletic Klubaren armarria LED pantailan.

Gaur egun, led lanparek erabilera anitzak dituzte, bai merkataritza, eraikuntzan, arkitekturan trafiko seinaletan, parketan eta abarretan, beren abantailen artean, dexenteko energia aurreztea, unean pizteko erraztasuna, jarraieko pizte eta itzaltzeak jasateko duten gaitasuna, iraupena eta erabilpen bizitza luzea daude. Desabantailen artean, hasierako kostu handia dago.

Euskal Herrian led lanparen erabilpen ezagunenetako bat Bilboko San Mames estadioaren kanpoaldeko argiztapena da.

Kanpo estekak aldatu