Lankide:Ibai1984/Proba orria

Sonia Bazanta Vides (Talaigua Nuevo, Kolonbia, 1940ko abuztuaren 1a), Totó la Momposina bezala ezagunagoa, musika folklorikoko abeslaria da, Kolonbiako Karibeko kostaldekoa.

Ibai1984/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

BiografiaAldatu

Lehen urteakAldatu

Musikari familia batean jaio zen. Lan hobeagoen bila, familia bizilekuz aldatu zen. Lehenengo Barrancabermejara eta gero Villavicenciora. Garai hau (50. hamarkada) Biolentziaren aroa lez ezagutzen da Kolonbian, eta Bazanta Vides familia jazarri egin zuten alderdi liberalaren jarraitzailea zelako. Ondorioz, Bogotara joan ziren bizitzera. Amak kostaldeko musika instrumentuak eraman zituen hiriburura, eta horien laguntzaz musika jotzen, abesten eta dantzatzen erakutsi zien bere umeei.[1][2]

Totók Bogotako Unibertsitate Nazionaleko kontserbatorioan ikasi zuen, baina horretaz gain Magdalena ibai ertzeko herrietan ibili zen, hango biztanleen erritmoak eta abestiak ikasten.[2] 60. hamarkadan bere lehen taldea osatu zuen.[1]

NazioarteratzeaAldatu

1970. hamarkadatik aurrera Totó eta bere musika taldea nazioartean jotzen hasi zen. Besteak beste, Estatu Batu, Frantzia edota Sobietar Batasunean.

1982an García Márquez idazleari lagundu zion Nobel saria hartzera, beste artista batzuekin batera, idazleak Kolonbiako cumbia eta vallenato artean hartu nahi zuelako saria.[1][2][3]

Ekitaldiaren ondoren, Totók Parisen denboraldi bat pasatzea erabaki zuen. Sorbona unibertsitatean matrikulatu zen, dantza, koreografia eta erritmoaren historia ikasteko.

1984an Womad jaialdira gonbidatu zuten lehen aldiz.[1][2]

1987an Kolonbiara itzuli zen, eta Kuban ere egin zuen denboraldi bat, boleroa ikasten.[1]

2017an honoris causa errekonozimendua jaso zuen Kolonbiako Unibertsitate Pedagogiko Nazionalean.[4]

DiskografiaAldatu

AlbumakAldatu

  • La candela viva (1992)
  • Carmelina (1995)
  • Pacanto (1998)
  • La bodega (2008)
  • El asunto (2014)[1]
  • Tambolero (2015)[2]

SariakAldatu

  • Urrezko kongoak, Barranquillako Jaialdian (1999 eta 2009)
  • Ibilbideari saria Womex Jaialdian (2006)
  • Grammy Latino Sari Berezia Bikaintasun Musikalari (2013)[2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f (Ingelesez) BIOGRAPHY | Totó la Momposina : Sitio Oficial : Official Site : Le Site Officiel. (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  2. a b c d e f «Totó La Momposina - Enciclopedia | Banrepcultural» enciclopedia.banrepcultural.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  3. Gabriel García Márquez recibió el premio Nobel de Literatura en 1982. (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  4. «HONORIS CAUSA EN EDUCACIÓN A TOTÓ LA MOMPOSINA | CANAL CNC» web.archive.org 2019-12-11 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).