Lankide:Haizea Resmella/Proba orria

SAN ROMANOKO GUDA

aldatu
 
1. Irudia. San Romanoko Guda artelana.

1456-1460 urteen bitartean Paolo Ucellok sortutako triptikoa da. Koadro honen bitartez, Ucello, San Romano Gudan gertatu ziren hiru momentu ezberdin irudikatzen ditu (horregatik hiru pintura dira). Irudi hauek gaur egun museo ezberdinetan aurkezten dira (Londreseko National Gallery, Uffizi Galeria eta Louvre Museoa), baina obra bere osotasunean 1,80 x 3,15 metro neurtzen du.

Obraren Azterketa

aldatu

Teknika

aldatu

XV.mendeko obra honen teknika tenplea taula gainean da. Tenplea sortzeko, pigmentu hautsak aglutinatzaile batekin nahasten da. Kasu honetan, Errenazimenduko obra bat denez, erabilitako aglutinatzailea arrautzaren gorringoa da (garai honetan ohikoena zelako). Gorringoari esker pigmentua euskarrira hobeto itsatsiko da (arrautza duen lipido eta proteinengatik), eta horregatik, koloreak oso ondo mantendu dira denbora pasa ahala.

Pigmentuak

aldatu

Ucello kolore oso irrealak eta antinaturalak erabili ditu gudaren irudikazioa osatzeko (zaldiak gorriak, zuriak eta urdinak dira) eta gainera, oso ilunak. Beraz, artistaren kolore gama berdina da hiru pinturetan (marroiak eta gorriak), hala ere, ezberdintasuna sortzen duen kolorea urdina da.

Urreztadura
aldatu

Dekorazio oso txikiak agertzen dira, urreztadura teknikaren bitartez eginak. Teknika honetan urre edo xilar xaflak erabiltzen dira obran dirdira efektua sortzeko.

Gaur egun, oxidazioaren ondorioz, zilarra herdoildu egin da eta grisa kolorea dauka.

Euskarria

aldatu

Taula baten gainean egin zuen Paolo obra hau, seguruenik Makal zuhatzitatik lortutako egurra (Europan gehien erabiltzen zena hau zelako).

Prestakina

aldatu

Tenple teknika erabili ahal izateko, euskarria prestatu behar izan zuen. Horretarako, gesso gogorra erabiltzen zen: igeltsua (sulfato kaltziko erdi hidratatua,  ) eta untxi-kola.

Euskarriaren gainean untxi-kolaren kapa bat aplikatu eta gainean lihozko oihala kokatu. Hau sikatzean, gessozko kapa lodia aplikatu eta honen ostean 8 geruza finagoak ipini gainazala lortu arte.

Urreztadura eta zilar xaflak kokatu ahal izateko, bol nahasketa aplikatu behar da prestakinaren gainean. Bola kaolin burdin oxidoa da (buztina bezalakoa) eta hainbat koloreen bidez aurkeztu daiteke, kasu honetan, Ucellok, kolore gorria erabili zuen (XV. mendean ohikoena).

Kontserbazio Egoera

aldatu

Goian esan den bezala, tenplearen aglutinatzailearen abantaila iraunkortasuna da, eta horregatik triptiko honen koloreak oso ondo mantetzen dira eta honi esker irudiak irakurgarriak dira.

Urreztaduran soilik narriatu da zilarra, urrea egoera oso onean aurkezten da.

Beraz, obra honen kontserbazioa bikaina da, eta eskerrak eman behar dugu Artearen altxor bat delako.

[1][2]

  1. Tortajada Hernando, Sonia.. (2011). La Conservación preventiva durante la exposición de esculturas en piedra. Trea ISBN 9788497045544. PMC 1085821898. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).
  2. Folga, Alejandro; Sena, Leonardo Gómez. (2016-12). «La Trazabilidad del patrimonio arquitectónico del Estado» Blucher Design Proceedings (Editora Blucher)  doi:10.5151/despro-sigradi2016-418. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).