KOKALEKUA KONTAKTUA ORDUTEGIA AZALERA
Gasteizko ekialdean 945 254 759 Astelehenetik igandera:

- NEGUKO ORDUTEGIA: (azaroaren 1etik martxoak 31era)

Goizez: 10:00etatik 14:00etara

Arratsaldez: 16:00etatik 19:00etara


- UDAKO ORDUTEGIA: (apirilaren 1etik urriaren 31era)

Goizez: 10:00etatik 14:00etara

Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara

2007an parkean 216 hektarea zeuden

Salburuko parkea Gasteizko ekialdean dagoen hezegune bat da. Parke hau Gasteizko Eraztun Berdeagatik ezaguna da, bai balio ekologikoagatik, bai antzinatasunagatik. 1994an hasi zen eta gaur egun garapen prozesuan jarraitzen du. Salburua parkeko hezeguneen sistemak lau urmael nagusi ditu gaur egun. Gasteiztik hurbilen dagoena Betoñuko urmaela da; ekialderago, Arkautiko urmaela dago; bi horien artean, Larregana eta Durantzarra daude. Bertan 200 animalia-espezie aurki daitezke, hala nola: hegazti, ugaztun, anfibio, narrasti, arrain, ornogabe… eta abar.

HISTORIA aldatu

Arabako Lautadaren oinean dagoen akuifero kuaternarioak gainezka egiten duen tokietako bat da Salburua parkea. XIX. mendean, lurrak nekazaritzarako aprobetxatzeko, hezegune ugari lehortu zituzten. 1994an, Vitoria-Gasteizko Udalak, Ingurumen Gaietarako Zentroarekin batera, hezegunea lehengoratzea erabaki zuen. Aipatu beharra dago, lehendabizi, Betoñuko urmaela berreskuratu zen, aintzirako ubidea itxiz. Geroago, Arkautikoa birsortu zen, eta azkenik, gainerako urmaelak. Gaur egun, obrak egiten ari dira parkea handitzeko.

ANIMALIAK aldatu

Parkean, lehen esan bezala, 200 espezietik gora aurki ditzazkegu. Azpimarratzekoa da ornogabeko animalietan, adibidez, kakalardoetan, 100 espezie baino gehiago aurki ditzakegula. Parkean Euskal Herriko anfibioak eta narrastiak ere bizi dira, hala nola, autotxoteak, igel agorra, hariztiaren oihanpean bizi den anfibio txikiak gehienbat, gaur egun iberiar mailan desagertzeko arriskuan daudenak. Horretaz aparte, hegazti batzuk migrazio betean daude, eta horrek esan nahi du hegaztiek negua igarotzeko erabiltzen duten eremua dela, eta hazteko aukeratzen duten leku bat da ere. Gainera, lezkari zuhaixka, lertxun inperiala, gurdi-zertzeta, hegazti-txori arrunta edo mokozabalak dira Salburuan urteko hainbat garaitan bizi diren eta desagertzeko arriskuan dauden hegazti horietako batzuk. Baina ugaztunen artean dago inguruko espezierik garrantzitsuena, munduko haragijale mehatxatuenetako bat da, eta Europa osoko galzorian dagoena, iberiar katamotzarekin batera. Honekin bukatzeko badakigu, inguru honetan 70 hegazti espezie, 40 hegazti migratzaile, 40 ugaztun, 12 narrasti, 9 anfibio, 3 arrain eta animalia ornogabe ugari bizi dira.

   Ba al dakizu    

- Salburua parkea hezegune ugariz osatuta dago, hiriaren zati handi batean zabaltzen diren bi urmaelek osatzen dute

- Bertan bizi diren hegaztiez gain, Salburuak 9 km bide ditu parkean zehar.

- Europako hezegune garrantzitsuenetako bat da.

- Proiektu horren bidez, Gasteizko Udala inguruko basoak eta naturguneak salbatzen saiatu da.