Lankide:BenatMug/Proba orria

Iparrorratz-kutxa edo itsasorratz-kutxa[1] itsasoan nabigatzeko gailu bat da, zehaztasunez iparra une oro adierazten duena.


Nautikan, luzera itsasontzi baten dimentsio luzetarari deritzo, dimentsio hau branka ardtztatik poparen ardatzara arte doa.

Distantzia hau paralelo ardatzean neurtzen da ur-lerroan, itsasontziaren brankaren zatirik irtenetik poparen alde irtenera.

Egituraren alde guztiak sartzen dira, adibidez, branka, popa, amuratuak eta ontziaren atal guziak.

Ordez, ez da sartzen brankaren pulpita edota edozein zati desmuntagarria dena eta itsasontziaren egitura-osotasunari eraginik ez diotenak

MotakAldatu

Flotazio-luzeraAldatu

Flotazio-planoaren luzetarako ardatzaren luzera da. Flotazioaren luzera itsasontziaren nabigazio-ahalmenekin lotuta dago. Bereziki, itsasontziaren gehieneko abiadura zehazten du. (ING. LWL: Length Water Line).

Perpendikularren arteko luzeraAldatu

Brankako perpendikularraren (Ppr) eta popako perpendikularraren (Ppp) arteko distantzia da. (ING. LBP: length Between Perpendiculars).

Gehieneko luzeraAldatu

Brankako eta popako puntu irtenenek trazatutako flotazio maximoarekiko perpendikularren arteko distantzia da.

Luzera osoaAldatu

Itsasontziaren bi punturik muturrekoenen artean hartzen dena da. Luzera osoa erabiltzen da ondorio zibiletarako (aseguru-primak kalkulatzea, etab.) edota kai batean sartu ahal izateko zer neurriak izan behar dituen kaia jakiteko (ING. Loa: length Over All).


Joxan Elosegi, a serious-looking man with a bushy greying moustache, wearing a casual suit.

  1. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).