Lankide:Asierlasa100/Proba orria

Ezkailua, Phoxinus phoxinus izen zentifikoarekin ezagutzen dugun arrain ziprinido bat da. Ur gezetan bizi den animalia dugu hau, normalean talde handietan mugitzen da.

Phoxinus phoxinus

Nolakoa da? aldatu

Ezkailua arrain txikia da, oso gutxitan dauka 10 cm baino geihagoko luzera. Gorputz, luzea eta fina dauka, burua gorputzaren tamainarekin konparatuz nahiko handia da. Ezkata txikiak ditu gorputzean. Urtaroaren arabera bere kolorea aldatzen doa eta 6 urtez bizi dira normalean.

Non bizi da? aldatu

Europa eta Asia osoan zehar bizi da eta ur hotza eta oxigenoz beterik dagoena behar dute, 2-20 gradu artean duden uretan zehazki. Ibaien erdiko eta goiko zonaldeetan bizi ohi dira. Iberiar penintsulan, iparraldeko ibaietan aurkitzen ditugu Ebro eta Duero ibaien arroetan zehazki. Batzuetan, amuarrainak hezteko lekuetan erabiltzen da jaki bezala.  

 
Ezkailua talde handietan bizi da

Nola ugaltzen da? aldatu

Ezkailua talde handietan bizi da, ugaltzeko sasoia maiatzetik abuztura izan ohi da. Asko aldatzen da ezkailu arra garai hauetan: hegatsak, sabelaldea eta ezpainak gorriz tindatzen zaizkio, gorputz-alboak urdin- edo berde-kolore metalikoz janzten zaizkio, eta buruan ugalketa-tuberkuluak deiturikoak hazten zaizkio. Aldaketa horien helburua ugalketan arrakasta gehiago izatea litzateke.

Ugalketa prozesua aurrera ateratzeko urak 12 gradutakoa edo geihagokoa izan behar du.

Zer jaten du? aldatu

Ezkailuak jaten dituen animaliak hauek dira normalean: larbak, intsektuak, krustazeoak, planktona eta moluskuak.