Lankide:Asierfuentes7/Proba orria
Malasaña 32, Albert Pintó espainiar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Gidoia Ramon Camposek, Gema R. Neirak, Salvador S. Molinak eta David Oreak idatzi zuten. Begoña Vargas, Ivan Marcos, Beatriz Segura eta Sergio Castellanos aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu1976an, Espainiako trantsizioan, Manolo eta Candela, euren hiru seme-alabekin eta hauen aitonarekin batera, Madrilgo Manuela Malasaña kaleko pisu batera joan ziren bizitzera oparotasun bila. Baina Olmedo familiak ez daki erosi duten etxean ere presentzia ilun bat bizi dela, benetako amesgaizto bat biziaraziko diena.[1]
Aktoreak
aldatuOlmedo familia
aldatu- Begoña Vargas: Amparo Olmedo Jiménez.
- Iván Marcos: Manuel Olmedo Fernández "Manolo".
- Sergio Castellanos: José Olmedo Jiménez "Pepe".
- Iván Renedo: Rafael Olmedo Jiménez "Rafita".
- Beatriz Segura: Candela Jiménez.
- José Luis de Madariaga: Fermín.
Beste batzuk
aldatu- Concha Velasco: Sra. Maruja Dávalos
- Javier Botet: Clara andrea / Esteban Larrañaga, administratzailea
- María Ballesteros: Lola.
- Rosa Álvarez: Susana López García.
- Almudena Salort: Clara.
Produkzioa
aldatu2019ko uztailean, Warner Bros. Espainiak, Madrilgo Unibertsitateko erdiguneko auzoan kokatuko zen film bat grabatzen hasi zela iragarri zuen, Malasaña 32 izena zuena. Filmaren aurrerapen txiki bat eta lehen argazki ofiziala ere argitaratu ziren.[2] Egun batzuk geroago, hasi zen filmatzen Madrilgo Montano eraikinean eta beste leku batzuetan.[3] Urte bereko irailean trama osoa iragarri zen eta filmaren aurrerapen ofizial bat argitaratu zen.[4] Azkenik, 2020ko urtarrilaren 17an, filma Espainian estreinatu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. Malasaña 32. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Casado, Diego. (2019-07-23). «Malasaña tendrá su propia película de terror: se rueda 'Malasaña 32'» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Comienza el rodaje de 'Malasaña 32', una película de terror inspirada en hechos reales y protagonizada por Begoña Vargas» AtresMediaCine 2019-07-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así es 'Malasaña 32', el próximo éxito del terror español» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).