Lankide:Ane.S.Gaztañaga/Proba orria

1980ko eta 1990eko hamarkadak

aldatu

80ko eta 90eko urteetan, IWFHCk, munduko hegoaldeko zein iparraldeko zenbait herrialderen izenean, ordaindu gabeko lana salatu zuen Emakumeei buruzko Nazio Batuen Konferentzietan. Ahaleginak arrakastatsuak izan ziren, NBEaren ebazpen bide-urratzaile bat lortu baitzuten, zeinak aitortzen zuen emakumeek etxean, landan eta komunitatean ordaindu gabeko zaintza-lana egiten zutela. Horretaz gain, diru-sarrera txikiko komunitateek zein komunitate arrazializatuek pairatzen zituzten ingurumen-arrazakeria azpimarratu zuten; eta horrela, munduko hegoaldean eta iparraldean militarrek eta multinazionalek eragindako kutsadurari eta suntsipenari aurre egiteko mugimenduak zuzentzen zituzten emakumeak biltzea ere lortu zuten.

IWFHCk 1999an mundu-mailako emakumeen grebara deitu zuen, emakume irlandarrek greba nazionala egiteko babesa eskatu baitzieten, horrela, milurteko lehenengo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. IWFHC, 2000ko martxoaren 8tik, entzutetsuagoa bihurtu da Emakumeen Mundu Greba (Global Women's Strike, GWS) izenpean; Londresen (Ingalaterra) dagoen Crossroads Women’s Centre etxeak koordinatzen du. GWSren koordinazioak Indian, Irlandan, Perun, Thailandian, Trinidaden eta Tobagon ere egiten dira; era berean, gertuko lankidetza lanetan dabil beste hainbat herrialderekin, Haitirekin, adibidez.

Silvia Federicik, hasierako kanpainaren beste zenbait kideren moduan, Etxeko Langileentzako Soldaten taldeak dituen eskaerak jorratzen dituzten liburuak eta artikuluak argitaratzen jarraitu du.

Etxeko Langileentzako Soldaten kanpainak Emakumeen Mundu Grebarako deialdia egin zuen 2000ko martxoaren 8an; eskaeretako bat, besteak beste, hau izan zen: «soldataren, pentsioaren, lurraren eta beste baliabide batzuen bidez zaintza-lan oro ordaintzea».[1] Protestan 60 herrialde baino gehiagotako emakumeek parte hartu zuten.[2] GWSren sareak, 2000. urtetik aurrera emakumeen eta zaintzaileen bizi-soldata aldarrikatzen jarraitzeaz gain, kanpainak bideratu edota beste kanpainekin bat egin du auzi ugari lantzeko: soldata-berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria, sexu-langileen eskubideak, etab.

2000ko eta 2010eko hamarkadak

aldatu

Emakumeen Mundu Greba sareak eta Etxeko Langileentzako Soldaten Kanpainak 2019an Europarentzako Akordio Berde Berria (Green New Deal for Europe, GNDE)[3] egitasmoaren aldeko elkarte-koalizioarekin bat egin zuten.

Etxeko Langileentzako Soldaten Kanpainiako fundatzaileetako bat izan zen Selma Jamesek, beste GWSko kide batzuekin batera, GNDE plataformaren txostenean lagundu zuen; izan ere, txosten horrek gomendio politiko gisa proposatzen du «zaintza-irabaziak finantzatzea, ordaindu gabeko jarduerak konpentsatzeko, izan pertsona-, hiri-, zein natura-zaintza».[4] Txosten horretan, «etxeko langileentzako soldatak» terminoa ordezkatu egin zuten «zaintzagatiko irabazia» terminoa erabilita, azken hori zabalagoa baitzen; termino horrek bere baitan hartzen omen ditu ezinbestekoak diren eta ordaintzen ez diren edo gutxi ordaintzen diren zaintza-lanak, pertsona-zaintza, planeta-zaintza edo bizi-zaintza, esaterako. 2020ko apirilaren 9an COVID-19ak eragindako pandemia-egoeraren eta larrialdi-klimatikoaren ondorioz, Emakumeen Mundu Greba eta GWSko Emakume Arrazializatuak (Women of Colour) sareek gobernuei zuzendutako gutun ireki bat argitaratu zuten, «zaintzagatiko irabazi» deialdia hedatzeko.[5]

2020ko abenduan, Nadia Oleszczuk-ek, 2020ko urria eta azaroa bitartean egon ziren poloniar protestaldietan osatu zen Aholkularitza Batzordeko kideak, adierazi zuen bazitekeela Batzordeak bere lege-eskaeren artean etxeko langileentzako soldata ere barne hartzea.[6]

  1. (Ingelesez) «Decades after Iceland’s ‘day off’, our women’s strike is stronger than ever | Selma James» the Guardian 2018-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. (Ingelesez) Staff, Guardian. (2000-03-07). «Stop the world and change it: the global women's strike» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. (Ingelesez) «Green New Deal for Europe» Green New Deal for Europe (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. (Ingelesez) «A Blueprint for Europe's Just Transition» Green New Deal for Europe (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  5. (Ingelesez) PRESS STATEMENT: In response to Covid-19 and the climate emergency: organizations around the world call for a Care Income Now! – Global Women's Strike/ Wages for Housework/ Selma James. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  6. (Polonieraz) Kobylańska, oprac Joanna. (2020-12-01). «Nadia Oleszczuk z kolejnym postulatem. Mówi o krótszym dniu pracy dla kobiet» kobieta.wp.pl (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).