Lankide:AnderLopezHerrera/Proba orria

Testu editore bat LibreOffice

Konputagailuen softwarea, edo software laburbilduz, konputagailuaren agindu edo datu multzo bat da. Softwarea konputagailua zer egin behar duen adierazten du. Hardware beste aldetik lana burutzen duen atal fisikoa da. Konputagailuen softwarea konputagailuaren programak, liburutegiak eta data exekuta ezinak (online dauden dokumentuak adibidez) erabiltzen ditu. Konputagailuaren softwarea eta hardwarea batera lan egin behar dute.

Software sailkapena aldatu

Softwarea hiru mota nagusitan bana ditzakegu:

Sistema-softwarea aldatu

Erabiltzailea eta programatzailea erabiltzen duten sistema informatikoaren zehaztasunetik aldentzen du. Honela, sistema-softwarea barneko ezaugarriekin lotuta dauden prozesuetatik isolatzen dira, adibidez memoria, diskoak, portuak eta komunikazio gailuak, inprimagailuak, monitoreak edo teklatuetatik. Sistema-softwarea erabiltzaileari interfazeak , kontroladoreak eta tresnak ematen dio sistema globala mantentzeko gai izateko. Honako hauek daude :

 
Idazmahairako Linux sistema eragile bat

Programazio-softwarea aldatu

Tresna multzo bat da zein programatzaileei programa informatikoak eratzeko aukera ematen dien hainbat hautabide eta programazio-lengoaia bitartez. Barne hartzen ditu:

  • Testu-editore
  • Konpiladore
  • Interpretatzaile
  • Estekatzaile
  • Garapen integratzaileko ingurune: Testu editoreak, konpiladoreak, interpretatzaileak eta estekatzaileak ingurune bakar batean batzen ditu programatzaileari lana errazteko. Gehienetan erabiltzaile interfaze grafiko garatu bat dauka.

Aplikazio informatiko aldatu

Erabiltzaileei hainbat ataza espezifiko burutzeko erabiltzen dira, naiz eta automatizatua edo lagundurik izan. Nagusiki hanpadura egiten du negozioen arlotan. Honako hauek ditugu:

Softwarea garatzeko prozesua aldatu

Software garapena oso zaila izan daiteke bere tamaina, ezaugarri eta kritikotasunaren arabera. Adibidez sistema eragile bat sortzeko proiektuaren kudeaketa eta baliabide ugari behar dira. Beste aldetik, programa erraz batez hitz egiten dugunean, programatzaile bakar batek burutu dezake. Softwarea hiru kategorietan banatzen da proiektuak duen tamainaren arabera txikia, ertaina eta handia. Existitzen dira metodologia pare bat estimazioa egiteko, hauen artean ezagueretarako bat COCOMO da. COCOMO ematen digu produkzio kostuak software proiektu bat garatzeko (ordu/pertsona, kostua, zenbateko kode lerro programazio-hizkuntzarekiko, etab. )

Software proiektu handietan hainbat betekizun konplexu egin behar dira, bai teknikaren aldetik bai kudeaketaren aldetik. Konplexutasuna dela eta ingeniaritza zehatz bat egin da honen ikasketa eta buruketa egiteko: Software Ingeniaritza.

Beste aldetik software proiektu ertain eta txikietan lana egitearen arduradunak lan talde txikiak dira edo analista-programatzaile den pertsona bakarra. Bere zailtasunaren arabera ertainak diren software proiektuetan hainbat fase daukate softwarea burutzeko. Fase hauek, moldagarriak izan behar dira metodologia edo prozesuen garapenarekiko. Gainera lan taldea ,edo analista-programatzailea banakako lana baldin bada, fase hauek jarraitu behar ditu.

Software garapen prozesuak arau zehatz batzuk dituzte. Arau horiek aplikatu behar dira software proiektu handi eta ertainetan. Bestela posiblea da proiektua ez bukatzea , proiektua zeukan helburuak ez betetzea edo hainbat errore edukitzea. Bete beharreko prozesu horien artean prozesu arinak (adibidez XP),pisutsuak eta motelak(adibidez RUP), eta beste tarteko batzuk. Normalean softwarearen arabera aplikatzen dira, nagusiki proiektuaren garapen buruaren arabera.

Edozein software garapenerako erabili eta aplikatutako prozesurako ( RUP,FDD,XP honen adibideak dira) bizi zikloaren modelo bat egin behar da.

Estimatu da gutxi gorabehera software proiektu handien % 28 ez direla amaitzen beste % 46 aldaketa handiak jasan egiten dutela eta hau dela eta izugarrizko atzerapenak jasan egiten dutela eta falta den % 28 arazorik gabe amaitzen direla.

Softwarearen eboluzio izaera aldatu

Software ingeniaritzaren arabera, softwarea garapen prozesuaren deribazioaren produktua da. Produktu hau ebolutiboa da bere bizi zikloan zehar. Softwarea eboluzioa egiten duen bakoitzean bertsio hobeagoa batera aldatzen da. Beraz, aldaketa bat jasan ondoren bere aurrekaria zen bertsioa baino hobeagoa da hainbat arlotan adibidez optimizazioa eta itxuran.

Software bat eboluzioa egiteari uko egiten duenean bere bizi zikloa amaitu dela esaten da. Hau gertatzekotan zaharkituta geratuko da momentu batean eta beste bat ordezkatuko du zaharkitutako software horri.

Softwarea eboluzioak egiten ditu ingurune aldaketei aurre egiteko. Aldaketa hauek funtzionalitatekoak, operatiboak, plataformakoak edo hardwarekoak izan ditzakete.

Ikus, gainera aldatu

  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: AnderLopezHerrera/Proba orria