Lankide:Amaalur/Proba orria

Michele Timms

aldatu

Michele Margaret Timms (1965eko ekainaren 28a, Melbourn, Australia) Australiako saskibaloi-jokalari ohia da. 3 domina lortu zituen Australiarekin egindako nazioarteko lehiaketetan.

Bizitza

aldatu

Australian, historiako saskibaloiaren jokalari onenetako bat da.

Ibilbidea

aldatu

1984an hasi zuen bere ibilbide profesionala Bulleen Melbourne Boomers klubarekin, Emakumezkoen Saskibaloi Liga Nazionalean (WNBA). 1989-1990

Amaalur/Proba orria
Bizitza
Jaiotza1965ko, ekainak 28a
HerrialdeaAustralia
Jarduerak

denboraldian Lotus Munich talde alemaniarrak fitxatu zuen eta kontinentetik kanpo joan zen profesionalki jokatzera, lehen jokalari Australiarra izan zen hori egiten. Emakumezkoen Saskibaloi Liga Nazionalean hainbat klubekin jokatu zuen, hauen artean, Perth Breakers eta Nunawanding Specters, azken honetan, hainbat titulu irabazi zituena jarraian 1986tik 1989ra. Michelek Emakumezkoen Saskibaloi Liga Nazionalean egin zuen ibilbidean, zazpi aldiz egon zen bost jokalari hoberenen artean eta guztira 265 partida jokatu zituen.

Opals-ekin ere lau mundu mailako lehiaketa jokatu zituen. Malasian egindako lehiaketan Timms taldean puntu gehien lortu zituen jokalaria izan zen. Hau baino bi urte lehenago, domin olinpikoa lortu zuen lehen saskibaloi talde Australiarrean hartu zuen parte. Olinpiada hauek Atlantakoak izan ziren, 1996koak: Australiak brontzezko domina lortu zuen Ukraniarrak garaitu ondoren. Eta baita hemen ere, Timms taldean puntu gehien lortu zituen jokalaria izan zen. Geroxeago, Sidney-ko 2000. edizioan, taldeko kapitaina izendatu zuten eta honekin batera, taldeak zilarrezko domina irabazi zuen.


Bere lan bikainak eta ospeak WNBA, AEBetako liga profesional berrirako hautagai ezin hobea bihurtu zuen. 1997an, ligaren hasierako denboraldian, Phoenis Mercuryrekin bat egin zuen. Aldi beran, ligan jokatu zuen lehen australiarra izan zen, eta bertan, Timms-ek 12.1 puntu, 3.7 errebote, 5.1 asistentzia eta 2.6 lapurreta egin zituen. Hurrengo denboraldian, bere estatistikak 6.9 puntura joan ziren, 2.5 errebote eta 5.3 asistentzia. Ondoren, WNBA-ko finaletan jokatu zuen Houston Comets-en aurka. Bertan, Houston Comets-ek irabazi zuten. Hurrengo partiduan ere Comets-ak izan ziren garaile.

Guztira Timms-ek 116 partidu jokatu zituen fase erregularrean, 866 puntu lortu zituen, 313 errebote hartu eta 551 asistentzi egin zituen. Phoenix Mercury, 2002ko abuztuaren 7an erretiratu zen.

Olinpiar Jokoetako emaitzak

aldatu
Olinpiadak Emaitzak Kirola
Sidney 2000 zilarrezko domina saskibaloia
Atlanta 1996 brontzezko domina saskibaloia
Seul 1988 laugarren postua saskibaloia