Lankide:Alftzen/Proba orria

Ur grisak etxeko erabileratik datozen urak dira. Komun-ontziaren gorotzez kutsatutako kloaketatik bereizten dira, ur beltzak deitutakoak, Escherichia coli bezalako bakterio fekalak ez dituztelako. Grisek berebiziko garrantzia dute, oso erabilgarriak izan daitezkeelako ureztatze ekologikoaren alorrean. Normalean besteak baino azkarrago deskonposatzen dira eta nitrogeno eta fosforo gutxiago dute. Hala ere, horien nahasketek ur beltzen ehunekoren bat dute, hainbat motatako patogenoak barne.

Arazketaren aitzindariak israeldarrak izan ziren eta 15 urte daramatzate berraprobetxamendu-sistemak ikertzen. Dena dela, tratatzen ez direnean, ezin dira erabili komuneko hondakinak isurtzeko, egun bat baino gehiago utziz gero orbanak eta usain txarrak sortzen baitituzte. [1]

Definizioa aldatu

Ur grisek itxura arreari zor diote izena. Etxe, saltoki, taberna, zerbitzu eta abarretako harraska, dutxa, bainuontzi eta arropa- eta ontzi-garbigailuetatik isurtzen diren hondakin-urak komunetako ur beltzekin nahasita ez daudenak dira.

Ur grisak kanporatzea aldatu

Etxeko hondakin-urak estoldetan nahastu ohi dira, ur beltzak eta ur grisak ezabatuz estolderia-hustubide izeneko estolderia-sistema baten bitartez. Orduan, etxeetatik datozen urak garbitu daitezke, kutsadura eta osasun arriskuak mugatzeko ingurumenera itzuli baino lehen. Orokorrean hauek ibai eta itsasoetara heltzen dira.

Hauek ureztatzeko erabili daitezke. Landareek ur grisen kutsatzaileak erabiltzen dituzte, hala nola janari partikulak edo detergentearen fosfatoak, haien hazkuntzarako. Dena dela, gatza, kloroa edo xaboia, adibidez, oso toxikoak izan daitezke mikroorganismo eta landareentzat, baina diluituta daudenez Hezegune eraikien eta uretako landareen bidez xurgatu eta andeatu daitezke, hala nola ihien eta larreen bidez.

Birziklapena aldatu

 
Ur grisa birziklatzeko sistema honek uraren kontsumoa %30 murrizten du bainu eta dutxako ura tratatuz.

Ur grisak ur beltzak baino errazago garbitu eta birziklatu daitezke kutsatzaileen kontzentrazioa txikiagoa delako. Etxe erabilerako ur grisak bereizitako hodi sistema baten bitartez biltzen badira, etxe edo enpresan bertan birziklatu daitezke. Ur birziklatu hauek azkar erabili behar dira, uretan dauden solido organikoak direla eta usteltzen baitira.

Ur gris birziklatua edateko txarra da, baina iragazpen prozesu eta mikrobio-digestio baten ostean komuneko ur gisa erabili daiteke.

Sistemak aldatu

Gaur egun existitzen dira ur birziklapen sistema batzuk eta hauek erabili daitezke araztu gabeko eta araztutako ura birziklatzeko.

Araztu gabeko ur birziklapen sistemak aldatu

Araztu gabeko ur birziklapena nekazaritza enpresetan (adibidez, zuhaitz-haztegiak) eta zenbait etxetan egiten da, edateko ura beharrezkoa ez den aplikazioetarako. Etxean ere erabili daitezke ur grisak nahiko garbiak direnean. Bestalde, ez da gomendagarria iragazpen sisteman 24 ordu baino gehiago egon den ura erabiltzea, metatutako uretan bakterioen eklosioa sor daitekeelako.

Araztutako ur birziklapen sistemak aldatu

Garbitutako ur grisak iragazi daitezke ur garbi bihurtzeko, baina ur hau ezin da edan. Iragazki biologikoak erabiltzen dituzten sistema asko existitzen dira, prozesu leunetan oinarrituak, hala nola:

  • Sistema biologikoak (urmaelen, hezegune artifizialen eta bio-hormen bidezko tratamenduak) eta bioerreaktoreak edo sistema konpaktuak, hala nola, lohi aktibatuen sistemak, bio-errotoreak, iragazki biologiko aerobikoak eta anaerobikoak edo biorolls.

Zuzeneko prozesuak edo prozesu gogorrak ere existitzen dira, hala nola destilazioa, edo prozesu mekanikoak, adibidez, mintza iragazteko teknologia (orokorrean ultrafiltrazioa eta alderantzizko osmosia, ur grisen bolumen handiak edateko ura bihurtzeko gai diren teknologiak). Hala ere, dispositibo gogorrak ez daude oraindik salgai familia-eremurako.

Normalean edateko ura lortzeko sistema hauek konbinatzen dira batera lan egiteko. Konbinazio hau bi edota hiru fasetan egiten da, hau da, lehenengoz arazketa primario bat egiten da eta honen ostean arazketa sekundario bat.

Estolderia udal-sistema batzuk ur beltzak eta grisak birziklatu ditzakete, betiere ureztatzeko eta beste erabilera batzuetarako. Kasu honetan, birsortutako-ura esaten zaio.

Ur gris birziklatuen erabilpena aldatu

 
Ur grisak tantaka tratatzeko sistema.

Arriskuak aldatu

Normalean ur grisak ur beltzak baino azkarrago deskonposatzen dira eta nitrogeno eta fosforo maila txikiagoak dituzte. Hala ere, ur grisek ur beltzen frakzio bat eduki ahal dutela, beste mikroorganismo eta agente patogenoz gain, suposatu behar da.

Ur grisak azaleraren azpitik aplikatu behar dira (adibidez, tanta-jarioaren lerro baten bidez lurraren goialdean, lurrustel azpian), eta ezin dira inoiz lainotu behar, ura esprai bezala arnasteko arriskua baitago.

Ziurtatu behar da ur griseko sistemaren hustubidean ez dela elementu toxikorik jartzen (bainu-gatzak, garbiketa produktuak, boroa duten produktuak, etab.) eta oinarrizkoa da produktu naturalak erabiltzea, xaboi biodegradagarriak bezala, haien osagaiek ez baitute landare edota uzta kaltetzen. Sodioz eginak dauden detergente batzuek, hazien ernetzea inhibitu dezakete eta buztina sakabanatuz lurzoruen egitura suntsitu.

Birziklapena eraikuntzan aldatu

Dutxa eta bainuontzietako ur grisak berrerabili daitezke komunetan eta honek familia bateko ur erabileraren %30ko murrizketa suposatuko luke. Halaber, kontaminazio biologikoa oso arriskutsua izan daiteke, baina hainbat modutan saihestu daiteke:

  • Tankeak garbitzea, partikula jalkikorrak eta flotatzaileak kentzeko.
  • Kontrol-mekanismo adimentsu bat, ur-bilketa ezabatzen duena arriskutsua izateko adina biltegiratu bada, erabat saihesten ditu iragazte- eta tratamendu kimikoko arazoak.

Muturreko ur baldintzak aldatu

Batzuetan ur grisak erabiltzea interesgarria edo beharrezkoa izan daiteke ur erabilgarria ez dagoenean. Adibidez, Marte Desert Research Station ur grisen birziklapena erabiltzen du, eta etorkizunean Martera egiten diren bidaietan erabili liteke ur kontsumoa murrizteko eta oxigeno sorkuntza handitzeko.

Bero berreskurapena aldatu

Gaur egun ur grisetatik beroa berreskuratzeko ahalmena duten aparatu eta dispositibo batzuk daude. Bero berreskurapen prozesu honi hot drainwater deritzo. Ura berotzeko gailu batean zuzenean jariatu beharrean, sartzen den ur hotza, lehenik, bero-trukagailu baten bidez jariatzen da. Bertan, ur grisen beroak aurrez berotzen du, eta platerak garbitzea edo dutxatzea bezalako jardueretatik irteten da.

Ekologia aldatu

Estatu Batuetan ur grisen erabilera ur-hornidura konbentzionalak eta hondakin-urak tratatzeko sistemen gaineko presioa murrizten du. Lehorte garaietan, bereziki hirigunean, ur grisen erabilera lorategietan edo sistema-sanitarioetan, garapen ekologikoki iraunkorraren helburuetako batzuk lortzen laguntzen du.

Onurak aldatu

Ur grisen erabileraren onura ekologikoak honako hauek izan daitezke:

  • Ibai eta akuiferoetatik ur geza gutxi ateratzea.
  • Tanke eta ganbera septikoen inpaktu txikiagoa eta inbertsio txikiagoa hiri-tratamenduko instalazioetan.
  • Lurraren nutrizioa materia organikoarekin.
  • Energiaren erabilera eta tratamenduaren kutsadura kimikoa murriztea.
  • Landareen hazkundea handitzea.
  • Mantenugaiak berreskuratzea.
  • Azaleraren eta lurpeko uraren kalitate handiagoa, ura tratatzeko prozesuek sortutako lurzoruaren goiko geruzetako arazketa naturalaren ondorioz kontserbatzen denean.[2]

Teknologia alternatiboak ur grisak ur garbi bihurtzeko gero eta garrantzia gehiago dute hainbat herrialdetan, hala nola, Estatu Batuetako hego-mendebaldean edo Ekialde Ertainean. Honen arrazoia da ur horniketa mugatua dela eta populazioa asko hazten ari dela.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Ura. .
  2. Zer dira ur grisak?. .

Kanpo estekak aldatu