Lankide:AlaiaGarro/Proba orria

«Gizon ezpain-okerra» 1891ko abendua Neville St. Clair, enpresari errespetagarri bat, desagertu egin da. Haren emazteak opio-erretoki bateko goiko leihoan ikusi zuela ziurtatzen du. Logelara presaka abiatzen da, baina eskale bat soilik aurkitzen du; hark ziurtatzen du ez duela senarra ezagutzen. Hala ere, logelan senarraren arropa aurkitzen dute geroago; txanponez betetako berokia, berriz, Tamesis ibaian agertzen da. Eskalea atxilotu egiten dute, baina St. Clairren emazteak, egun gutxi pasata, senarraren gutun bat jasotzen du. Holmesek ondorioztatu eta, geroago, frogatu egiten du eskalea benetan mozorrotutako senarra dela; hark bizitza ezkutu bat zeramala aitortu besterik ezin du egin, eskale izateak diru asko irabaztea ahalbidetzen ziolako.
«Errubi urdina» 1892ko urtarrila Kriminal bat atxilotu egiten dute hotel bateko logela batetik errubi urdin baten lapurretarekin lotuta. Holmesen ezagun batek, hala ere, Eguberrietako indioilar baten eztarrian aurkitzen du. Detektibeak animaliaren jabea aurkitzen du, baina azkar baztertzen du hura lapurra izatearen ideia. Ikerketarekin jarraitzen du; lehenik ostatu batera darama eta, ondoren, Covent Garden-eko merkatari batengana. Hurak uko egiten dio indioilarraren jabeari buruzko informazioa emateari. Beste gizon bat informazio bera lotzen saiatzen da, Holmesek ikusi egiten du, eta harengana gerturatzen da. Gizonak, hoteleko zuzendaria dena, krimena aitortzen du. Holmesek aske izatea baimentzen dio, argudiatuz espetxean aldi batez egoteak kriminal gogorrago bat bihurtzea eragin lezakeela.[1]
«Banda pinttoduna» 1892ko otsaila Helen Stoner bere aitaordea bera hiltzen saiatzen ari denaren beldur da: ahizpa duela bi urte (ezkontza baino lehentxeago) hil zen logelara mugitzera behartu du. Orain Stonerrek eman du ezkon-hitza eta Holmesek zera aurkitzen du: aitaordeak jasotzen duen urteroko pentsioa – haren emaztearen, Stonerren amaren, ondaretik datorrena – nabarmenki murriztuko litzatekeela ahizparen bat ezkontzera iritsiko balitz. Goizeko ordu txikietan, Holmes eta Watson isilpean logelaren barruan itxaroten ari diren bitartean, txistu-hots bat entzuten dute eta bat-batean haizagailutik suge bat agertzen da. Holmesek bere ustarekin eraso egiten dio eta beste logelara joatea lortzen du; bertan, Stonerren aitaordeari eraso egiten dio eta hil egiten du.[2]
«Ingeniariaren behatz lodia» 1892ko martxoa Ingeniari bat, Victor Hatherley, Watson doktorearen kontsultara doa hatza moztu duelako, eta bere istorioa hari eta Holmesi kontatzen die. Berrogeita hamar ginearen truke kontratatu zuten makina bat konpontzeko; klera trinkotuz adreiluak sortzen omen zituen. Hatherleyri lana ezkutuan mantentzeko agindu zioten eta tindatutako leihoak zituen gurdi batean eraman zuten lekura, ezagutu ez zezan. Prentsa erakustean, metalezko zarakar bat zegoela ohartu zen; beraz, lurra trinkotzeko ez zutela erabiltzen susmatu zuen. Nagusiari aurre egitean, hark eraso egin zion; Hatherley ihes egiten ari zela hatza galdu zuen. Holmesek ondorioztatzen du prentsa txanpon faltsuak forjatzeko erabiltzen ari zirela, eta haren kokalekua deduzitzea lortzen du. Hala ere, bertara iristean etxea sutan dago eta gaizkileek jada ihes egin dute.[3]
«Aristokrata mutilzaharra» 1892ko apirila Robert St. Simon lordaren emazte estatubatuarra, Hatty Doran, ezkondu eta denbora gutxira desagertu da. Mirabeek gosaria ospatzen ari zen lekura senarraren aspaldiko maitale bat sartzea ekidin zuten. Hatty bere neskamearekin xuxurlaka hitz egiten ikusi zioten. Handik gutxira, Lestrade ikuskatzailea iristen da eta Hattyren ezkon-soinekoa eta eraztuna Serpentine aintziran aurkitu dituela esaten du. Holmesek ez du denbora asko behar kasua konpontzeko; Hatty hotel batean aurkitzen du, zeremoniaren ostean haren lore-sorta jaso zuen gizon misteriotsu batekin. Kontua da gizona, Frank, Hattyren senarra dela; andreak Estatu Batuetan hil zela uste zuen, eta gizonak Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen andrea aurkitzeko St. Simonekin ezkondu aurretik. Biek harengana joateko eta gertatutakoa azaltzeko asmoa zuten, baina momentu hartan Holmes agertu zen.[4]
«Beriloen koroa» 1892ko maiatza Bankari batek Holmesi laguntza eskatzen dio, zaintzeko eskatu zaion beriliozko koroa hondatu egin delako. Zarata entzutean erne jarri zen eta semea, Arthur, aurkitu zuen, koroa eskuetan. Hark hitz egiteari uko egiten dio; gainera, ez dio errua bere buruari egozten eta ez du azalpenik ematen. Elurretako oinatz batzuetatik abiatuta, Holmesek zera ondorioztatzen du: bankariaren iloba beste norbaitekin ados jarri zela koroa lapurtzeko. Arthurrek krimena burutzen ari ziren bitartean harrapatu zituen, borrokan hasi ziren, eta objektu preziatua hondatu egin zen. Lehengusinarekiko zuen maitasuna zen aitari zer gertatu zen ez azaltzearen arrazoia.[5]
«Copper Beecheseko misterioa» 1892ko ekaina Violet Hunter Holmesen kontsultara doa baldintza arraroak (adibidez, ilea mozteko agindua) dituen etxe-andereño lanpostu baten eskaintza jaso ostean. Soldata izugarri altua da (120 libera esterlina) eta, beraz, onartzea erabakitzen du; hala ere, Holmesek beharrezkoa bada deitzeko gomendioa ematen dio. Zenbait gertaera arraroren ostean – horien artean, etxeko zati itxi baten aurkikuntza –, Holmesi deitzea erabakitzen du. Holmesek jabetza baten zati hartan norbait preso eduki zutela aurkitzen du, baina, Watsonekin eta Hunter berarekin batera sartzean, hutsik dagoela ikusten du. Gatibu zegoen neska, Hunterren nagusiaren alaba, askatzea leporatzen diete, eta nagusiak txakurra bidaltzen du haiek harrapa ditzan; hala ere, hari egiten dio eraso. Hunter nagusiaren alabaren itxura egiteko kontratatu zutela aurkitzen da, senargaiak uste zezan alabak ez zeukala interesik hura ikusteko; hala ere, alabak ihes egitea eta ezkontzea lortu zuen.[6]
  1. Doyle, Arthur Conan; Klinger, Leslie S.; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan. (2005). The new annotated Sherlock Holmes. (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton, 197 or. ISBN 978-0-393-05916-8. PMC ocm54972883. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  2. Doyle, Arthur Conan; Klinger, Leslie S.; Le Carré, John. (2005). The new annotated Sherlock Holmes. W. W. Norton, 227 or. ISBN 978-0-393-05916-8. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  3. Doyle, Arthur Conan; Klinger, Leslie S.; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan. (2005). The new annotated Sherlock Holmes. (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton, 264 or. ISBN 978-0-393-05916-8. PMC ocm54972883. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  4. Doyle, Arthur Conan; Klinger, Leslie S.; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan. (2005). The new annotated Sherlock Holmes. (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton, 291 or. ISBN 978-0-393-05916-8. PMC ocm54972883. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  5. Doyle, Arthur Conan; Klinger, Leslie S.; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan. (2005). The new annotated Sherlock Holmes. (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton, 319 or. ISBN 978-0-393-05916-8. PMC ocm54972883. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  6. Doyle, Arthur Conan; Klinger, Leslie S.; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan; Doyle, Arthur Conan. (2005). The new annotated Sherlock Holmes. (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton, 351 or. ISBN 978-0-393-05916-8. PMC ocm54972883. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).