Lankide:Ainheder/Proba orria

Nerbio trigeminoaren nukleo eragilea aldatu

Nerbio trigeminoaren edo V. bikote kranelaren nukleo eragilea erraietako nukleo eragile berezi bat da; beraz, motoneuronez osatutako nukleoa da. Erraietako nukleo eragilea izanik, garapen enbriologikoan agertutako arku faringeoetatik sortutako giharrengan izango du eragina, nahiz eta muskulu ildaskatua izan. Hain zuzen ere, nukleo hau I. arku faringeotik sortutako giharreriarekin erlazionatzen da. Informazio bilaterala jasoko du kortexeko zuntzen bitartez.

Kokapena aldatu

Entzefalo enborraren zubian aurkitzen da, nukleo somatiko orokorrak baino alborago. Horrekin batera, nerbio zuntzen irteera ere nahiko albokoa izango da.

Ibilbidea aldatu

Nerbio trigeminoaren nukleo eragilean dauden neuronen axoiak trigemino nerbioaren barail adarraren bitartez (V3), aterako dira. Adar hori zulo obaletik igaroko da eta hainbat muskulu inerbatuko ditu, gihar murtxikatzaileak, aho zoruko muskuluak, muskulu tinpano tenkatzailea eta aho sabaiaren errezelaren muskulu tenkatzailea.