Lankide:Agurtzane Martinez/Proba orria

Pubalgia

aldatu
Agurtzane Martinez/Proba orria
Deskribapena
Identifikatzaileak

Pubalgia, atleten pubalgia, kirolarien hernia[1] edo kirolaren hernia (ingelesez, Athletic pubalgia) , pubiseko minari deritzogu.

Iztai eremuko lesio hau, gehienbat, abdominalen behekaldeko muskuluen edota izterraren ondoko muskuluen erabilera zehatza (nahiz esklusiboa) behar den kiroletan parte hartzen duten gizabanakoetan ohikoa izaten da; esate baterako, futbola, izotz gaineko hockey-a, rugby-a…[2]

Generoen artean topatzen dugun desberdintasun anatomikoa dela-eta, gizonek pubalgia pairatzeko duten ehunekoa handiagoa dela esan dezakegu emakumeekin alderatuz.[3]

Etilogia

aldatu

Pubalgia eragiten duen faktorerik garrantzitsuena gainkarga muskularra da. Gainkarga muskular hau mugimendu errepikagarrien bitartez eman daiteke. Hori dela eta, errendimendu altuko kirolarietan oso ohikoa izaten da. Herniek ere eragina izan dezakete pubalgiaren agerpenean. Hernia hau, abdomenaren paretako muskuluen eremu ahuletan ematen da.

Pertsona bakoitzak duen anatomia ere faktore garrantzitsua da. Adibidez, gerriko muskulu abduktoreak femurrean duen insertzioa gehiegi tiratzen badu, mina eragin dezake eta hezur iliakoak atzera edo aurrera desplazaturik badaude, kokzixeko hezurra mugitu dezake pubalgia sortuz.

Haurdunaldiek ere eragina izan dezakete, erditzean lotailuek lortutako hiperelastizitateak sinfisian presio handia eragin dezakeelako.[4]

Klinika

aldatu


Diagnostikoa

aldatu

Pubalgia lesioaren diagnostikoa oso zaila izan ohi da, izan ere, beste hainbat lesioekin nahastu ditzakegu harensintomak; hau da, beste asaldurekin antzekotasunak eduki ditzake. Orokorrean, bi motatako diagnostiko motak  bereizten ditugu: aztereketa fisiko bitartez egindako eta irudien bidezko azterketa.

  • Azterketa fisikoa minaren kokapen zehatza topatzean datza, horren ondorioz, pubalgiaren ohiko sintomekin alderatzeko. Horretarako, erresistentziadun abdominoplastia da erabiltzen den frogarik ohikoena.

Horretarako, gaixoak hankak luzatu egin behar ditu, eta oinak, aldiz, flexionatuta. Bestalde, mediku zein aztertzaileak, abdomeneko muskulu zuzenaren lotunea haztatu egiten du, sintomak birsortuz.

Bestalde, herniografiak ere egitea posible liteke. Hala eta guztiz ere, azken hauen zehaztasun eza eta huts-egite ehuneko handiaren ondorioz, ez dira aurreko teknikak bezain gomendagarriak. [3]

Tratamendua

aldatu

Prebentzioa

aldatu


Erreferentziak

aldatu
  1. Omar, Imran M.; Zoga, Adam C.; Kavanagh, Eoin C.; Koulouris, George; Bergin, Diane; Gopez, Angela G; Morrison, William B.; Meyers, William C.. (2008-09-01). «Athletic Pubalgia and “Sports Hernia”: Optimal MR Imaging Technique and Findings» RadioGraphics 28 (5): 1415–1438.  doi:10.1148/rg.285075217. ISSN 0271-5333. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. Renström, P.; Peterson, L.. (1980-3). «Groin injuries in athletes» British Journal of Sports Medicine 14 (1): 30–36. ISSN 0306-3674. PMID 7378668. PMC PMCPMC1858784. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. a b Elattar, Osama; Choi, Ho-Rim; Dills, Vickie D.; Busconi, Brian. (2016-7). «Groin Injuries (Athletic Pubalgia) and Return to Play» Sports Health 8 (4): 313–323.  doi:10.1177/1941738116653711. ISSN 1941-0921. PMID 27302153. PMC PMCPMC4922526. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. (Gaztelaniaz) Pubalgia: causas, síntomas, tratamiento y ejercicios | ICONICA SPORTS. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).