Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN) 1993an sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari atxikitako organismo administratibo autonomo gisa[1]. Nafarroan ere bada antzeko erakundea.

Helburuak

aldatu

Osalanen helburua laneko segurtasunaren, higienearen, ingurumenaren eta osasunaren esparruan, EAEren eskumenekoak diren ekintza guztiak organo tekniko bakarrean koordinatzea eta zentralizatzea da. Azken buruko xedea populazio langileari aitortutako eskubideak eduki efektiboz hornitzea du. Horretarako, bere gain hartzen ditu langileen osasuna eta segurtasuna sustatzeko eta prebenitzeko lanak.

Esparruak

aldatu

Haren jarduera langile enplegatuak dituzten jarduera ekonomikoaren adar guztietara hedatzen da, kooperatibak eta administrazio publikoak barne. Era berean, laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko jarduerak burutzen ditu langile autonomo edo beren konturakoei dagokienez.

Funtzioak

aldatu

Funtzio hauek betetzen ditu: laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen zergatiak ikertzea; segurtasunaren gaineko kontrolak programatzea eta garatzea enpresetan; eta informazioko eta prestakuntzako jarduerak antolatzea eta garatzea laneko segurtasunari eta osasunari dagokienez.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu