Lan produktibo eta inproduktibo

Lan produktiboa deritzo zerbitzuen eskaintzan edota ondasunen erabiltze-balioa aldatzeko gaitasuna daukana, hala, gizartea mantentzen duen aberastasun material eta ez-materiala sortuaz. Sistema sozioekonomiko kapitalistan, gainera, kapitalistek aberastasunaren zati hortaz apropiatzeko gaitasuna dute, gainbalio bezala ezaguna dena.[1][2][3]

Aitzitik, lan inproduktiboa (edo ez emankorra) bat da orientatuta mantentze-lanak, klase sozialetan oinarrituriko gizarte-ordenaren mantentzera bideraturikoa da, zeinak ez duen berez aberastasunik sortzen (gobernua, indar armatuak, jabego pribatuaren mantentzeak edota eragiketa finantziarioek besteak beste).[1][2][3]

Bai lan produktiboak, eta baita, lan inproduktiboak ere soldatapekoak izan daitezke, lan produktibotik sorturiko aberastasuna langile produktibo zein inproduktiboen eta baita klase kapitalistaren mantentzearen erantzule delarik.[1]

Ekonomia politika klasikoko kontzeptu zentralak dira, zeintzuen zehaztapen maila aldatuz joan den denboran zehar. Aurrenez, eskola fisiokratikoak mahaigaineratu zituen, geroago Adam Smithen aldetik ekarpen garrantzitsuak izateko, eta azkenik, kritikatuak izateko Karl Marxen aldetik eta teoria marxistaren ondorengo garapenaren aldetik.[1][2][3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz). La categoría marxista del trabajo productivo. Marxismo crítico, 2012.
  2. a b c (Gaztelaniaz). La teoría del trabajo productivo e improductivo en Marx. Investigación Económica, 1991.
  3. a b c (Gaztelaniaz). Trabajo productivo y trabajo improductivo. Realidad Económica y Social, 1989.