Lamballe
Lamballe (bretainieraz Lambal) Côtes-d'Armor departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da. Bro Sant Brieg lurralde historikoan dago.
Lamballe Lamballe | ||
---|---|---|
Frantziako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Frantzia | |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | |
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone | |
Eskualdea | Bretainia | |
Departamendua | Côtes-d'Armor | |
Izen ofiziala | Lamballe | |
Jatorrizko izena | Lamballe | |
Posta kodea | 22400 | |
Herriburua | Lamballe (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 48°28′07″N 2°31′04″W / 48.4686°N 2.5178°W | |
Azalera | 76,29 km² | |
Altuera | 56 m, 37 m eta 131 m | |
Mugakideak | Andel, Coëtmieux, Hénansal, Landéhen, La Malhoure, Meslin, Noyal, Penguily, Planguenoual, Plédéliac, Plestan, Quintenic, Saint-Alban, Saint-Rieul eta Saint-Trimoël | |
Demografia | ||
Biztanleria | 12.579 (2018ko urtarrilaren 1a) 197 (2017) | |
Dentsitatea | 165 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Hiri senidetuak | Oliveira do Bairro | |
mairie-lamballe.fr |
Historia
aldatuLamballe Penthièvre-ko kondeen lurraldeko hiriburua zen. Hauen anparoan eraiki ziren bere ondasun nabarmenak, XIV mendeko Notre-Dame kolegiata eta XVI mendeko San Martin eliza. XVII mendetik aurrera Lamballe printzerria bihurtu zen eta tituluak Frantziako Iraultzararte iraun zuen.
1800an lau mila biztanle zituen eta tamaina horretan mantendu zuen biztanleria hurrengo bi mendeetan, 1968an esate baterako 5.000 biztanle zituen. Ordutik aurrera handituz joan zen eta gaur egun 12.000 biztanle inguru ditu.
Ekonomia
aldatuNekazaritza eta abeltzaintzan oinarrituriko ekonomia dauka. Ostegunero goizetan egiten den merkatuak Frantziako onenetako izatearen fama dauka. Bertako itsaskiak eta sagardoa ere ezagunak dira
Iruditegia
aldatu-
Merkatuaren plaza.
-
Mathurin-Méheut museoa.
-
Notre-Dame kolegiata.
-
San Martin eliza.
-
Udaletxea.
-
Moglais jauregia.
-
Saint-Lazare errota.
Kanpo estekak
aldatu