Lama (tibeteraz: བླ་མ་bla-ma, euskaraz: «nagusi») ohorezko titulua da erlijio irakasleak izendatzeko Tibeteko budismoan. [1] Izan daitezke fraide, moja edo budismo-eskoletako irakasleak, edo tantra praktiketan garapen espiritual aurreratua duen norbait.

Hiru lama, berpiztutako leinuetako parte, Tibesteko sinesmen budisten arabera.
Artikulu hau titulu budistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lama (argipena)».

Dalai Lama edo Panchen-lama bezalako tituluen parte izan daiteke. Kasu hauetan lama berriz jaio edo errenkarnazioetan luzatutako leinu hauei tulku esaten zaie. Hitzak sanskritoaren "guru" terminoaren antzeko esanahia du.

Tibeteko monje guztiei lama deitzeko joera egon zen Mendebaldeko historiografian garai batean, eta bertako erlijioari lamaismo deitzearena ere bai. Baina izendapen horrek ez zuen kontuan hartzen Tibeten budismoaren benetako adar propio bat zegoela garatua, ezta ere beste erlijio forma zaharrago batzuk ere bazirela bertan, Bon erlijioa hain zuzen ere. Hortaz, lamaismo terminoa izendapen okertzat hartzen da 21. mendean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) «Lama (budismoa)» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0118783.xml.