Lala Tamar

Kantari eta musika ikerlari israeldarra

Lala Tamar (benetako izenez Tamar Bloch) israeldar kantari eta musika-ikerlaria da, Marokoko musika andalusiarrean eta judu-espainierazko musikan aditua.[1]

Lala Tamar
Bizitza
Herrialdea Israel
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
Ladinoa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria

Biografia aldatu

Bera Galilean jaiotakoa bada ere, ama marokoarra eta aita brasildarra ditu. Aiton-amonen bidez Marokoko kulturan eta ohituretan hezia,[2] Jerusalemgo Artxibo Nazionalean emakume marokoar sefardien kantuen grabaketa zaharrak ikertzen eta transkribatzen aritu zen, eta horrek bere musika ibilbidean arrasto sakona utzi zuen.[3]

Musika ibilbidea aldatu

Hogei urte bete eta gutxira piztu zitzaion etxean ezagututako ereserki ladinoekiko interesa. Harrezkero hizkuntza hau (bereziki Marokoko haqetiya dialektoa) bere musika ibilbidearen ezaugarri nagusietako bat bihurtu zen, kultura latino-arabiar-judu-musulmanaren fusioarekin batera[3] (gnawa, qanun eta chaâbi musikak barne).[4]

Urteetan hainbat talderekin kolaboratzen aritu izan zen, hala nola Z’aaluk[3] Ancient Groove, Habibti Ensemble, Andalucious, Diwan el Banaat.[5]

Bere lehen bakarkako diskoa ladinoz eginiko kanten bilduma bat izan zen -historian egin den lehena-,[2] eta nolabait hebreeraren nagusitasunari aurre egiteko saiakera bezala hartu zen.[6]

Israeletik kanpo gero eta ezagunagoa da: Espainia, Portugal, India, Holanda... izan dira bere emanaldietako leku batzuk.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Ofer Ronen | Duo Andalus» ofer-ronen (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
  2. a b (Frantsesez) KSAANI, Safaa. «Interview avec Lala Tamar, chanteuse et interprète israélo-marocaine : « L’héritage musical marocain est mon chez-moi »» L'Opinion Maroc - Actualité et Infos au Maroc et dans le monde. (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
  3. a b c (Ingelesez) «Hit The Road Music Studio: Lala Tamar» Rhythm Passport 2020-08-04 (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
  4. (Frantsesez) KSAANI, Safaa. «Interview avec Lala Tamar, chanteuse et interprète israélo-marocaine : « L’héritage musical marocain est mon chez-moi »» L'Opinion Maroc - Actualité et Infos au Maroc et dans le monde. (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Tamar Bloch» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
  6. (Ingelesez) «An Israeli Singer Taps Into Her Moroccan Roots – in Show of Defiance Against Hebrew» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
  7. (Ingelesez) «Lala Tamar · Lincoln Center» lincolncenter.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).