Ladino (judu-espainiera)

Ladinoa,[1] judu-espainiera[2] edo judu-gaztelania[3] (ladinoz, djudeo-espanyol edo ladino) erromantze hizkuntza da, gaztelania zahar, hebreera, turkiera eta grezieratik sortutakoa. Batez ere, XV. mendeko gaztelanian oinarritzen da.[4] Hiztunak judu sefardiak dira ia soilik, batez ere Israelen, Tesalonikan (Grezia), Istanbul eta Izmirren (Turkia) bizi direnak.

Ladinoa
Lingua djudeo-espanyola — גﬞודיאו־איספאנייול — לאדינו‎ — Ladino — Djudeo-espanyol
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIsrael, Turkia, Brasil, Espainia, Frantzia, Grezia, AEB, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Mexiko, Argentina, Curaçao
Hiztunak100.000 Israelen
8.000 Turkian
1.000 Grezian
300 AEBetan
zenbatu gabeko komunitateak
Ofizialtasuna-
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
AraugileaAutoridad Nasionala del Ladino
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
Judu-erromantze hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
Alfabetoalatindar alfabetoa, Hebrew script based alphabet (en) Itzuli eta alfabeto zirilikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2lad
ISO 639-3lad
Ethnologuelad
Glottologladi1251
Wikipedialad
UNESCO374
IETFlad
Endangered
Languages Project

3444

Egoera aldatu

Ladinoaren hiztunak gero eta gutxiago dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, ladinoaren hiztun asko Israela joan ziren, eta hizkuntzaren transmisioa eten zuten.[4] UNESCOren Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria argitalpenean, "arrisku larrian" dagoen hizkuntza gisa sailkatua dago.

Adibidea aldatu

Ladinoz

El djudeo-espanyol, djudio, djudezmo o ladino es la lingua favlada por los sefardim, djudios ekspulsados de la Espanya enel 1492. Es una lingua derivada del espanyol i favlada por 150.000 personas en komunitas en Israel, la Turkia, antika Yugoslavia, la Gresia, el Maruekos, Mayorka, las Amerikas, entre munchos otros.

Euskaraz

Judu-espainiera, djudio, djudezmo edo ladinoa sefardiek, 1492an Espainiatik egotzitako juduek, mintzatzen duten hizkuntza da. Espainieratik eratorritako hizkuntza bat da, eta 150.000 lagunek hitz egiten dute Israelen, Turkian, Jugoslavia ohian, Grezian, Marokon, Mallorcan, Ameriketan eta beste hainbat lekutan kokaturiko komunitateetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Hizkuntza hau ladino izenarekin ageri da Zehazki, Elhuyar gaztelania-euskara, Euskalterm eta Labayru hiztegietan.
  2. BAT eta Uztaro aldizkarietan judu-espainiera ageri da; Munduko Hizkuntzen Amaraunean, berriz, judeo-espainiera ageri da.
  3. Linguamón[Betiko hautsitako esteka] webgunean judu-gaztelania ageri da.
  4. a b Ladinoaren artikulua, Munduko Hizkuntzen Amaraunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.