Artikulu hau nekazaritzako tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Laia (argipena)».

Laia nekazaritzan mekanizazioa baino lehen lurra iraultzeko erabiltzen zen tresna da. Metalez eratutako bi ziri zorrotz luze ditu, eta zirietako baten gainean heldulekua dauka, gehienetan zurezkoa.

Laiariak Orozkon

Nekazari bakoitzak laiak binaka erabili ohi zituen, esku bakoitzarekin laia banari helduta. Laiaren hortzak lurrean sartzen ziren, eta oinarekin sakatzen zitzaion sakonago sar zedin. Ondoren atzeraka bultzatzen zen, horrela lurra itzulbiratuz.

Laiak eskultura Bidasoa ibaian (Gabriel Narzabal, 1984)

Laia goldea baino erabilgarriagoa zen lurra sakonago irauli nahi zen lekuetan eta malda handia zeukaten soroetan.

Kanpo estekak aldatu