Belar gaizto

Belar gaiztoa[1] edo belar txarra gizakiak aldatutako tokietan berez hazten den landare edo belarra da, soro edo lorategietan adibidez, eta gizakiarentzat une eta toki zehatzen batean desiragarria ez dena. Barreiaketa gaitasun, iraunkortasun eta lehiakortasun handia dute ezaugarri[2]. Hortaz, belar gaiztoak familia botaniko askotakoak izan daitezke dira, baina sarri topatzen diren espezieen erdiak baino gehiago honako familia hauetakoak dira: Aserazeoak, Poazeoak, Ziperazeoak, Poligonazeoak, Brasikazeoak eta Apiazeoak[3][4]. Poazeoen familiak ditu belar txar gehien (baina baita landatutako espezie gehien ere).

Bide ertzean hazi den belar gaiztoa (Geranium sp.)
Europa eta Ekialde Ertainean jatorria duen kardu hau, Ipar Amerikako toki batzuetan belar gaizto inbaditzailea da.

Soroetan hazten diren belar gaiztoei, hau da, berariaz landatu gabekoei, landare segetal[5] edo sorotar[2] deritze. Landare hauek urterokoak dira, neguan ernetzen dira eta ez dira laboreekin lehiatzen, nahiz eta zereal-alorren mende izan. Bioaniztasunaren oinarri garrantzitsuak dira. Segetal edo sorotar terminoa neutroa da eta ez du "belar gaizto" terminoaren kutsu negatiboa.

Malherbologia deitzen da, belar gaiztoak aztertzen dituen zientzia modernoa.

EzaugarriakAldatu

Belar gaiztoek erruderal motako estrategia ekologikoa izan ohi dute. Estrategia hori egokia da maiz eraldatzen diren inguruneetan, eta baliabideetan (argia, mantenugaiak) aberatsak direnetan, hala nola nekazaritza soroetan. Estrategia erruderalaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: nutrizio-eskakizun handiak, ziklo laburra (hazkunde-tasa altua, tamaina txikia eta loratze goiztiarra) eta inbertsio handia ugalketan (hazi txiki ugari eta ernalkuntza gaitasun luzea)[6][7][8][9]. Hala ere, belar gaiztoek beste estrategia batzuk dituzte, estrategia erabat erruderalaren eta estrategia guztiz lehiakorraren artekoak[10],[9].

Belar gaiztoak izan daitezke:

Belar gaizto kategorian espezie berriak oso erraz sartu daitezke, soroen hiru ezaugarri direla-eta: aniztasun txikia, maizko mugimenduak eta baliabide ugari[11]. Lurra irauli ondoren berregiten dira, lurreko hazi-bankutik hasita, zenbait urtetan zehar lurrean metaturik egon dena.

KontrolaAldatu

Belar gaiztoen kontrola, tradizionalki, teknika mekanikoen bidez egin daiteke (eskuz edo makinekin): labore-txandaketak erabiliz, erein baino egun batzuk lehenago landuz, belar txarrak atera baino lehen. Lurra material geldo edo bizigabearekin (mulch) estali daiteke, belar gaiztoak ez irteteko, edo, kasu jakin batzuetan, ura edo sua erabili.

Herbizida kimikoak erabiltzea teknika modernoagoa da, zeinak erabilera berezia berezia eskatzen duen.

Nekazaritza ekologikoak ez du herbizida sintesirik erabiltzen eta aipatutako beste teknikak erabiltzen saiatzen da.

KulturanAldatu

Esaera: Belar gaiztoak zainak luze [12].

George Brassens musikariak La mauvaise herbe abestia sortu zuen, Anje Duhaldek euskaratua: Belar txarra (2001)[13].

ErreferentziakAldatu

  1. «belar». Euskaltzaindiaren HiztegiaNoiz kontsultatua: 2021-5-1.
  2. a b c d e f g Javier Peralta de Andrés, Mercedes Royuela Hernando. (2018). Nafarroako landare sorotarrak. NUP ISBN 978-84-9769-317-2..
  3. (Frantsesez) Fried, G., Reboud, X., Gasquez, J., Deloz, M., 2007. Le réseau “Biovigilance Flore” : présentation du dispositif et synthèse des premiers résultats, in: AFPP - Vingtième Conférence Du COLUMA Journées Internationales Sur La Lutte Contre Les Mauvaises Herbes - 11 et 12 décembre 2007-12-11 eta 12. Dijon, 315–325 or.
  4. (Ingelesez) Zimdahl, R.L., 2007. Fundamentals of weed science. Elsevier , Amsterdam, Pays-Bas. doi:10.1016/0378-4290(95)90065-9
  5. Euskalterm (kontsulta: 2021-5-12)
  6. (Ingelesez) Harlan, J.R., de Wet, J.M.J., 1965. Some thoughts about weeds. Economic Botany 19, 16–24.
  7. (Ingelesez) Grime, J.P., 2001. Plant strategies, vegetation processes, and ecosystem properties. John Wiley and Sons Ltd, Chichester, Erresuma Batua.
  8. (Ingelesez) Lososová, Z., Chytrý, M., Kühn, I., Hájek, O., Horáková, V., Pyšek, P., Tichý, L., 2006. Patterns of plant traits in annual vegetation of man-made habitats in central Europe. Perspectives in Plant Ecology, Evolution and Systematics 8, 69–81. doi:10.1016/j.ppees.2006.07.001
  9. a b (Ingelesez) Lososová, Z., Chytrý, M., Kühn, I., 2008. Plant attributes determining the regional abundance of weeds on central European arable land. Journal of Biogeography 35, 177–187. doi:10.1111/j.1365-2699.2007.01778.x
  10. (Ingelesez) Gunton, R.M., Petit, S., Gaba, S., 2011. Functional traits relating arable weed communities to crop characteristics. Journal of Vegetation Science 22, 541–550. doi:10.1111/j.1654-1103.2011.01273.x
  11. (Ingelesez) Booth, B.D., Murphy, S.D., Swanton, C.J., 2003. Weed ecology in natural and agricultural systems. CABI PUBLISHING, Oxon, Erresuma Batua.
  12. Anjel Lertxundi. (2016-7-2). Belar txarrak. Berria.
  13. BELAR TXARRA (La mauvaise herbe), Georges Brassens, euskaratzailea: Anje Duhalde. Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu