La vara rota
Arturo Michelenaren margolana
La vara rota Arturo Michelena venezuelarraren margolana da, 1892. urtekoa, olioa oihalean. Zezenketa bateko une latz bat deskribatzen du, zaldigainekoaren akuilua zatituta lurrean (hortik izenburua), eta zezenak zaldiari ekiten, hura hiltzekotan edo.
La vara rota | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Arturo Michelena |
Sorrera-urtea | 1892 |
Izenburua | La vara rota |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 208 () × 283 () cm |
Kokapena | |
Lekua | National Art Gallery (en) |
Argumentu nagusia | Q62005827 |
Lana Caracasko Arte Galeria Nazionalean dago, hainbat zirriborrorekin, Michelenak garrantzi handia eman zion gaia ondo garatzeari nonbait. Batzuen iritziz, Parisko Erakusketa Unibertsalean (1889) egon zelarik Michelena, harako Parisen antolatu zen zezenketa batean egon zen Michelena unea erretratatzeko, edo, bestela, Europako bidaia hartan Espainian edo Frantzia hegoaldean beste zezenketaren bat ere ikusiko zuen, unearen detaile eta bizitasuna hain baita zehatza.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Deltoroalinfinito. (2011-05-23). «Del toro al infinito: “La vara rota” de Arturo Michelena» Del toro al infinito (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).