La ternura
La ternura Alfredo Sanzol idazle iruindarraren antzezlana da, 2017an Madrilgo La Abadía Antzokian estreinatu zutena.[1] Egilearen hitzetan, lana William Shakespeareren testuetan oinarrituta dago, hala nola The Tempest, Twelfth Night edo Uda-gau bateko ametsa.[2]
La ternura | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Alfredo Sanzol |
Argitaratze-data | 2017 |
Estreinaldi-data | 2017ko apirilaren 27a |
Izenburua | La ternura |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfredo Sanzol |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fernando Velázquez |
2023an Vicente Villanueva valentziarrak antzelanean oinarritutako izen bereko filma zuzendu zuen.
Argumentua
aldatuXVI. mendean girotuta, Esmeralda erreginaren eta haren bi alaben, Salmon printzesaren eta Rubi printzesaren, gorabeherak dira lanaren ardatza. Felipe II .a erregeak Itsas Armada Garaiezinaren ondoan ontziratuko dira Ingalaterrara bidean, arrazoi estrategikoengatik uhartearen inbasioa amaitu ondoren bertako nobleekin ezkon daitezen. Esmeralda egoera deseroso batean dago, gizonak gorrotatzen baititu bizitza osoan zapaltzeagatik. Beste patu bat nahi du alabentzat, eta, horregatik, Ingalaterrako kostaldera hurbiltzen direnean, bere botere magikoak erabiliz, itsas armada hondoratzea eragiten duen ekaitza sortzen du; gainera, sorginkeriekin hiru emakumeak uharte paradisiar batera garraiatzea lortzen du, eta uharte hori hutsik dagoela pentsatzen dute. Bere plana bertan kokatu eta bere bizileku bihurtzea da, gizakiengandik betiko urrun bizi ahal izateko. Trama korapilatu egiten da duela 20 urtetik hona Zurgile Marroia eta bere bi seme ere bertan bizi direla jakiten dutenean, zibilizaziotik ihes egin baitzuten emakumeen presentzia saihesteko, aitak eta semerik zaharrenak izaki kaltegarri eta arriskutsutzat jotzen baitituzte.
Sariak
aldatuMax Antzerki Sarien 2019ko edizioan, antzerki ikuskizun onenaren sariari eskuratu zuen.[3] Bestalde, Natalia Hernández bigarren mailako aktore onenaren sariarekin saritu zuten Aktoreen Batasunaren Sarietan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «La ternura, de Alfredo Sanzol:Princesas y leñadores en el reino de Sanzol» El País 2017/05/08.
- ↑ (Gaztelaniaz) Madrid es teatro. La ternura en el Teatro Infanta Isabel. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «'La Ternura', Premio Max a Mejor espectáculo de Teatro» Europa Press 2019-5-21.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |