La piel en primavera
La piel en primavera 2024ko Yennifer Uribe Alzate kolonbiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
La piel en primavera | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Izenburua | La piel en primavera |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Kolonbia eta Txile |
Ezaugarriak | |
Iraupena | 90 minutu |
Sinopsia
aldatuSandrak lanera eramango duen autobusa hartu du. Jendez beteta dago, eta zutik doa. Geltokietako batean mutil bat sartu da, eta autobusa aurretik atzera zeharkatu du zerbait saldu nahian. Jendea igo eta jaitsi egiten da, hutsik dauden eserlekuak betez. Sandra autobusaren aurrealdera doa; izan ere, lanpostu berri bat du, eta ez dago ziur zein den bere geltokia. Gidariari erakutsi dio helbidea, eta mesedez gertu daudenean abisatzeko eskatu dio. Ahaztu ez dadin kopilotuaren eserlekuan eseri da Sandra. Sandrak egunero hartuko du autobusa, lanera joan behar duenetan behintzat. Eta autobus bidaia horietan emakumearen bilakaera erretratatuko da: gidariarekin hizketan hasten denean janzkera aldatuko du, eta ezpainak gorriz margotuko ditu, autobusaren aurrealde edo atzealdean jartzea bere umorearen adierazgarri izango da, eta kopilotuaren eserlekuan beste emakume bat esertzean bere konfiantza kolokan ikusiko dugu.[1]
Aktoreak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Autobusez aldatzeko aukera» Berria 2024-09-28 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |