La Voz de Navarra (irratia)

La Voz de Navarra (euskaraz Nafarroako Ahotsa) Nafarroako Iruñea hiriburutik aireratzen den irrati nate bat da.

Historia aldatu

Jatorrizko katea 1957an proba moduan orduko Ruiz de Alda estadioan (gaur egungo Larrabide estadioa) jarritako 110 metroko antena baten bidez aireratzen hasi zen. Lehenbiziko estudioa hiriburuko Navarro Villoslada kalean izan zuen.

1958ko maiatzaren 22an ofizialki inauguratu zen. REM kataren zati izan zen. Nafarroaz gain inguruko lurraldeetan ere entzuten zen.

1978an REM-CAR eta CES kateek Radiocadena Española katean batu eta RTVE hedabide taldearen barnean sartu ziren, La Voz de Navarra ia desagertuz. 1989an Radicadena Española katea Radio Nacional de España irratiarekin batzean, La Voz de Navarra irratiaren azken aztarnak desagertu ziren.

2012an antzinako La Voz de Navarra izena berreskuratuz irrati kate berria martxan jarri zen, gaur egun uhinez gain internetez online ere entzungai dago.

Kanpo estekak aldatu