La Vizcaína ostatua
La Vizcaína (euskaraz: «Bizkaitarra») XIX. mendearen erdi aldean, Madrilgo erdigunean egon zen ostatu ospetsua izan zen. Izen ona zuen eta haren prezioak ez ziren merkeak.[1]
La Vizcaína ostatua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
Historia aldatu
Ostatua emakume euskaldun batek sortu zuen, Ramona Berdorrain. Lehen aldiz 1846an ireki zen eta, hasieratik, beste ostatu ospetsu baten konpetentzia izan zen, Peninsulares ostatuarena, alegia. Ostatua Cordero etxearen bi solairuetan zegoen kokatuta, Kale Nagusiaren hasieran.
La Vizcaínak eskaintzen zituen janariak kanpotarren gustuaren arabera moldatu zuen, baratxuri eta olio gutxiagoz. Beste berrikuntza table d'hôte menua eskaintzea izan zen, etxeko menua antzekoa.
Ostatuak ospe handia izan zuen eta bertan tokia aurkitzea ez zen erraza. 1869an Inglaterra Hotela bihurtu zen.
Bezero ospetsuak aldatu
- Francisco Solano López, 1854an.[2]
- Julius Rudolph Ottomar Freiherr von Minutoli, 1851ean.
- William George Clark, 1849an.
- Hans Christian Andersen, 1862ko Gabonetan.[3]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Peter Besas, (2009),«Historia y anécdotas de las fondas madrileñas», 1.edizooa, La Librería, ISBN 978-84-9873-032-6.
- ↑ http://www.academiaparaguayadehistoria.org.py/ Academia Paraguaya de Historia
- ↑ https://callejeartemadrid.com/2020/12/07/navidades-en-madrid-para-el-cuentista-hans-christian-andersen/