La Unión Vascongada
La Unión Vascongada, Donostian XIX. mendearen bukaeran hasi eta 1903 arte argitaratu zen egunkaria da.
Historia
aldatuLa Unión Vascongada, Donostian argitaratu zen 1891ko martxoaren 8tik 1903ko uztailaren 29 arte. Unión Vascongada izeneko partidu monarkiko kontserbadorearen organoa izan zen.
Hasieran astean behin argitaratzen zen eta abuztuaren 27tik aurrera egunero goizez argiratzeari ekin zion, astelehenetan izan ezik.
Egunkariaren egoitza nagusiak, hau da, administrazioak eta erredakzioak, lekua aldaketa ugari izan zituen. Hasierako hilabeteetan Konstituzio plazan egon zen eta abuztuaren 27tik aurrera Abuztuaren 31 kalean. 1893aren urte bukaeran Loiola kalean kokatu zen, 1895an San Martin kalean, 1896an berriro Loiola kalean eta 1898an Bergara kalean.
Egunkariak lau orrialde zituen eta zenbaki solteak 5 zentimotan saltzen ziren, zenbaki atzeratuak 10 zentimotan.
La Unión Vascongada, El Guipuzcoanoren egoitzan sortu zen, hain zuzen, partidu monarkikoen bat egitearen ondoren. Manuel Lizarriturry, Torre Muzquiz kondea, Sabino Uzelaieta eta Inozentzio Soraluze, Unión Vascongada partiduaren kideak izan ziren egunkariaren sortzaileak. Zuzendaritzari dagokionez, hamabi urtetako bizitzan zazpi zuzendari izan zituen. 1891: Octaviano Mir Mata[1], 1892: Práxedes Diego Altuna[2], 1893: Francisco de Paula Salcedo,[3] 1894: Ramiro de la Mata, 1896: Inotzentzio Soraluze, 1897: Saturnino Echenique, 1898: Luis Mena.
Kolaboratzaileen artean, besteak beste, Antonio Peña Goñi, Antonio Arzak, Karmelo Etxegarai, Alfredo Laffitte, Ramon Intzagarai, Marzelino Soroa, Siro Alkain eta Gabriel Laffitte azaltzen dira.
Egunkariaren bildumari dagokionez, guztira 4.206 zenbaki argitaratu ziren eta Donostiako Liburutegi Nagusian gordetzen dira. Liburutegi Nagusiak bilduma osoa digitalizatu eta publikoaren eskura jarri du.
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Arantxa Arzamendi: «Catálogo de publicaciones periódicas donostiarras: 1800-1936». Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, 38. urtea, XXV liburukia, 1. zenbakia, 1990eko urtarrila-ekaina.
- (Gaztelaniaz) Biblioteca Municipal de Donostia-San Sebastián: catálogo de publicaciones periódicas; dirección Eulalia San Agustín; coordinación Arantxa Arzamendi ; realización Arantxa Arzamendi y Eki Servicios Bibliotecarios. - Donostia: Asociación de Bibliotecarios de Gipuzkoa, 1992.
Kanpo estekak
aldatu- La Unión Vascongaga, Donostiako Liburutegi Digitalean.