El Guipuzcoano, Donostian XIX. mendearen bukaeran argitaratu zen egunkaria da.

Historia

aldatu
 
El Guipuzcoano, 1888tik 1892ra Donostian argitaratu zen egunkaria.

El Guipuzcoano Donostian argitaratu zen 1888ko abenduaren 1etik 1892ko otsailaren 6ra.

Severo Aguirre Miramón eta Alfredo Laffitte izan ziren egunkariaren sortzaileak. Franscisco Romero Robledok sortu zuen alderdi liberal erreformistaren organoa, indar monarkiko guztiak karlismoaren aurka elkartu nahi izan zituen. El Eco de San Sebastián egunkariaren jarraipena izan zen, lehenengo zenbakiak El Ecoren egoitzan argitaratu ziren, Hondarribia kaleko 6an. 1889ean, egoitza Askatasunaren etorbidera aldatu zen eta 1890ean Abuztuaren 31ko 29ra. José de la Peña, El Eco egunkariaren sortzailea eta hasierako urteetako zuzendaria izan zen El Guipuzcoanoren lehenengo zuzendaria. Jarraian, 1889an Juan Pedro Mesa León, 1890ean Tiburzio Ibarzabal, eta 1891n Lorenzo Leal eta Luis Delette.

Baliabide gutxiko egunkari honek, bi erredaktore zituen, Camilo Vidal, “Kalomidalvi” izengoitiarekin izenpetzen zuen eta Luis Delette, azkenengo urteetan zuzendaria izango zena.

Kolaboratzaileen artean, besteak beste, Alfredo Laffitte, Marzelino Soroa, Juan Ignazio Uranga, Luis Montoto eta Pedro Soraluze, ibili ziren.

Egunkariak lau orrialde zituen eta eguneko alearen prezioa 5 zentimo zen. Ale atzeratuak berriz, 10 zentimotan saltzen ziren. Egunero goizez kaleratzen zen, baina 1890ean Donostiako tipografoak igandeetan lan egitearen aurka azaldu ziren eta El Guipuzcoano ez zen astelehenetan argitaratu.

Egunkariaren bildumari dagokionez, guztira 1.137 zenbaki argitaratu ziren. Donostiako Liburutegi Nagusiak zenbaki guztiak gorde ditu eta bilduma osoa digitalizatu eta publikoaren eskura[Betiko hautsitako esteka] jarri du.

Bibliografia

aldatu
  • (Gaztelaniaz) Arantxa Arzamendi: «Catálogo de publicaciones periódicas donostiarras: 1800-1936». Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, 38. urtea, XXV liburukia, 1. zenbakia, 1990eko urtarrila-ekaina.
  • (Gaztelaniaz) Biblioteca Municipal de Donostia-San Sebastián: catálogo de publicaciones periódicas; dirección Eulalia San Agustín; coordinación Arantxa Arzamendi ; realización Arantxa Arzamendi y Eki Servicios Bibliotecarios. - Donostia: Asociación de Bibliotecarios de Gipuzkoa, 1992.

Kanpo estekak

aldatu