La Meazako leizea Kantabriako Comillas herriko Ruiseñada herrixkan dago, Cabezón de la Sal eta San Vicente de la Barquera herrien artean. Kantabriako Gobernuarena da, eta hobekiago kontserbatzeko, publikoarentzako itxita dago, bertara soilik arkeologoak, palinologoak eta espeleologoak bezalako espezialistak sar daitezkeelarik.

La Meazako leizea
Map
Kokapena
Koordenatuak43°21′4″N 4°17′17″W
Ezaugarriak
Bisitagarriaez
Margoakez
Aztarnakbai

Bertara iristeko Cabezón de la Saletik Comillasera doan errepidea hartu behar da. Azken herri honetara iristean, La Molina auzorako desbideratzea hartzen da eta auzo honetara iritsi aurretik leizera doan bidezidor bat dago. Leize-zulo hau Hermilio Alcalde del Ríok aurkitu zuen 1907an, eta XX. mendeko 1940ko hamarkadan induskatua izan zen. Kanpainetan Solutrear, Aziliar eta baita Asturiar deituriko artearen zantzuren batzuk ere aurkitu ziren, Historiaurrearen azken aldeko lurperaketak eta Erdi Aroko hondarren batzuk.

Hainbeste okupazio garai izatea leizearen antolakuntzagatik azaltzen da, sarrera zabal bat eta bertan bizi izateko bizitoki eroso bat duena. Leizearen hondoan Leroi-Gourhanen III estiloaren barnean dauden paleolito aroko horma arte hondar batzuk daude, zoritxarrez, nahiko gaizki kontserbatu diren arren.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu