La Marina (Kantabria)

La Marina (euskaraz Itsasaldea) Espainiako Kantabria autonomia erkidegoko itsasora begira dagoen usadiozko eremua da, aldiz La Montaña barnealdeko eremua da. Orografia, klima, antropologia, ingurumen eta etnografiari dagokionez, bi eremuen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira. La Marina eremuak erkidego autonomoaren azaleraren heren bat da, bere orografia nahiz klima leunak dira, biztanleri dentsitate handiagoa duenez, garapen maila ere handiagoa du.[1] Eremu honetan eskualde honetako hiri eta udalerri nagusienak daude, guzti horien artean Santander hiriburua nabaritzen delarik.

Santander hiriburuko ekialdeko hondartza bat. La Marina eremuko ohiko paisaia.
Torrelavega inguruan.

Las Marina eta La Montaña eremuen arteko muga Escudo de Cabuérniga mendilerroa da, honek Kantabriako haranak ebakitzen ditu, itsasoari perpendikularki jarraituz. Mendilerro honetatik aurrera Kantauriar mendikateak erliebe latzak atzean utzi eta maldak txikituz doaz, honela piskanaka kostalderuntz doalarik, bertako muinoek, salbuespen batzuk kendurik, 200 metroko garaierara iristen ez direlarik.[2]

Historikoki La Marina eremua Behe Paleolito arotik aurrera gizakien bizilekua izan da, nahiz eta IX. menderarte gutxi populatua egon eta gizakiaren eragin gutxi izan zuen paisaia izan, halere mende hartatik aurrera Asturias de Santillana y Trasmiera monasterioetan oinarritutako birpopulaketa prozesu bati ekin zitzaion. X. mendean Bizkaian jazo zen antzera, abadia gehienak itsaslabarretan kokatu ziren, haien inguruan lehenbiziko udalerriak sortzen hasi zirelarik. Monasterioek garai hartan itsasoko eta ibaietako arrantzaren ondareak kontrolatzen zituztelarik.[3]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu