La Libertad, Donostian XIX. mendearen bukaeran argitaratu zen egunkaria da.

La Libertad
MotaEgunkari orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaDonostia
KoloreaZuri-beltza
Banaketa
Banatze-eremua Gipuzkoa
MaiztasunaEgunero
Salneurria5 zentimo
Historia
IdeologiaErrepublikanismoa

Historia aldatu

La Libertad Donostian argitaratu zen 1889ko otsailaren 1etik 1893ko urtarrilaren 1era.

La Voz de Guipúzcoa egunkarian gertatutako zatiketa baten ondorioz sortu zen La Libertad. Hain zuzen, Eduardo de la Peña zuzendariaren iritziz monarkiko liberalak La Vozen protagonismo handia hartzen ari omen ziren eta egunkari erradikalago bat sortzea erabaki zuen. Peña Donostiako Alderdi Errepublikanoaren presidentea izan zen.[1] Celestino Villodas izengoitiarekin izenpetzen zituen artikuluak, eta La Libertad egunkariaren zuzendari izateaz gain, Madrileko El Porvenir egunkariko erredaktore eta Cadizeko El Heraldoren zuzendari izan zen.

La Libertad egunkaria Gipuzkoako alderdi errepublikanoa antolatzen ahalegindu zen baina ez zuen arrakastarik izan eta lau urteko ibilbidea egin ondoren argitaratzeari uko egin behar izan zion.

Goizez eta egunero kaleratzen zen, jai egunen ondoren ere. Egunkariko tipografoek Donostiako tipografoekin batera lau eguneko greba egin zuten igandea jai egun izan zedin.[2]

Egunkariaren egoitza Donostiako San Marzial kalean egon zen, hasieran A eta B hizkietan, eta ondoren L hizkian.

Baliabide gutxiko egunkaria honetan, erredaktoreen artean Jose Miralles, Casimiro Urtueta eta Caietano Semperio izenak agertzen dira. Kolaboratzaileen zerrendan berriz luzeagoa da, besteak beste: Manuel Díaz Martín, Carlos Ossorio y Gallardo, Camilo Flammarion, Angel Lasso de la Vega eta Eulogio Bandrés. Egunkariak lau orrialde zituen eta eguneko alearen prezioa 5 zentimo zen. Ale atzeratuak berriz, 10 zentimotan saltzen ziren.

Egunkariaren bildumari dagokionez, guztira 1.414 zenbaki argitaratu ziren.Donostiako Liburutegi Nagusiak zenbaki guztiak gorde eta bilduma osoa digitalizatu du.

Bibliografia aldatu

  • (Gaztelaniaz) Arantxa Arzamendi: «Catálogo de publicaciones periódicas donostiarras: 1800-1936». Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, 38. urtea, XXV liburukia, 1. zenbakia, 1990eko urtarrila-ekaina.
  • (Gaztelaniaz) Biblioteca Municipal de Donostia-San Sebastián: catálogo de publicaciones periódicas; dirección Eulalia San Agustín; coordinación Arantxa Arzamendi ; realización Arantxa Arzamendi y Eki Servicios Bibliotecarios. - Donostia: Asociación de Bibliotecarios de Gipuzkoa, 1992.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. La Libertad 1. zenbakia, 1889.02.01
  2. La Libertad 436. zenbakia, 1890.04.22 1. orrialdea