La Engañako tunela (gaztelaniaz: túnel de La Engaña) iparraldeko Espainian kokatzen den trenbide-tunela da. Kantabria aldetik Vega de Pas eta Burgos aldetik Pedrosa de Valdeporres lotzen ditu.

La Engañako tunela
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Koordenatuak43°06′56″N 3°44′32″W / 43.1156°N 3.7422°W / 43.1156; -3.7422
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1959
Dimentsioak6.976 (luzera) m

Hamazazpi urtez aritu ziren tunela eraikitzen eta horretarako gobernu frankistak preso errepresaliatuak erabili zituen.[1] Tunelak 6.976 metroko luzera du[2] eta, bere asmoa, Santander-Mediterraneo izeneko trenbidearen proiektuaren parte izatea zen. Tunela bera 1959ko maiatzaren 8an inauguratu zen, nahiz eta ordurako jakina zen trenbide linea ez zela bukatuko.[3] Harrezkero, zenbait kamiolarik baino ez zuten erabili, legez kontra eta El Escudo mendatea elurpean zegoela. 1999ko urrian izandako lur-jauzi baten ondorioz itxita dago.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) La Sexta. El túnel de la Engaña podría abrir 40 años después de su construcción si se consigue una inversión de 14 millones. .
  2. (Gaztelaniaz) «El agujero negro entre Cantabria y Burgos» El Diario Montañés 2011-9-25.
  3. «La Engaña tunela: burdinbiderik gabeko trenbidea» Argia 2015-6-28.

Kanpo estekak aldatu