Kurutzeberriko Estazio Megalitikoa

Kurutzeberriko Estazio Megalitikoa. Hiru monumentu dira Gipuzkoako Eskoriatza herrian. Hirurak tumuluak dira. Ikerlari batzuen lanek Iruarrietakoa Elgea-Artiako Estazio Megalitikoaren barruan kokatzen dute baina azken urtetako lanek berezko estazioa izatea aholkatzen dute, ezaugarri bereziak baititu.

Asuntzeta Mendebalde tumulua.

Datu geografikoak

aldatu

Monumentuak Eskoriatzan daude. Hiru tumulutako multzoak hareharrizko lurrean daude, 600-700 metrotako altueran, Zaraiako mendilerroan, Kurutzeberri mendiaren inguruan.

Historiaurreko monumentuak

aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Sailkatutako monumentuak

aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Hiru dira:

  • Asuntzeta Ekialde
  • Asuntzeta Mendebalde
  • Puntiaga

Egoera legala

aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasun gisa deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan hiru monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu